Asteburuan zer?

Sortzailea burrundaie, 2014ko Martxoaren 27a, 20:56:17

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Iganderako Shutter Island agintzen digute; hortaz, eta horren partez,  baietz Harri Potterren bigarren zatia eman larunbatean!

jonnydbz

Shutter Island euskaraz? Hori kriston pelikula da!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Artadi

"ETB1en inon baino lehen" iragarkia ikusi dut aste honetan ETB1en. Oso ona. Iragartzen ditu ikasturte hontako peliak (eman dituztenak ta falta direnak: "2012" "Shutter Island" eta "H.Potter8"). Ondo, egokia. Baina pasa den astean esan nuena faltan botaten du: programazioan ondo kokatu harribitxi hoiek eta promozioa egin aurreko egunetan. Beste kateetan estreno handi bat eman aurretik "matxakatu" egiten zaituzte iragarkiekin: ikusleen interesa pizteko eta iragarkiak saltzeko ere.

zumarra

Nik urteak daramatzat susmatzen gugatik dela. Hori da, momentuz, topatu dudan esplikaziorik logikoena...

burrundaie

Nire ustez utzikeria da; baina egia da behin baino gehiagotan haien jokabideak zer pentsa ematen duela... :evil:

Artadi

 Gogoratu gaur eupilakoa dekogula:  2012!!!!!!

Taichisan

Bai, gogoan daukagu, nahiz ta 2012 sekulako bodria izanXD Ia laster beste tandaren bat iragartzen diguten gure pozerako! :goku:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Programatuta jarri nuen baina bukaera moztuta daukat (azken momentuan ordutegia aldatu dute?????) Ea Burrundaiek osoa grabatu duen...

burrundaie

Nire kontu. Arratsalderako prest!

Taichisan

Adi gaur gauean, badirudi eta ETB1en "HAMBURGESA ZAPARRADA" emitituko dutela, gero SUKALDE KONTUAK ere....
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2014ko Apirilaren 16a, 15:04:49
Adi gaur gauean, badirudi eta ETB1en "HAMBURGESA ZAPARRADA" emitituko dutela, gero SUKALDE KONTUAK ere....
Oker ez banago biak dagoeneko jasota dauzkagu aspalditxotik.  Hala ere dokumental interesgarri bat ematekoak omen dira: Pura vida. Iñaki otxoa de Oltza mendizalearen erreskate zapuztuaren ingurukoa.

Taichisan

Badakit aspalditxo dauzkagula hemen, baina ahala eta guztiz ere uste dut inork ikusi nahi baditu telebistan informatuta egon ahal dela ;) Azken finean post hau zer emitituko dutenarentzako izango dela uste dut eta XD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Ba lehengo haritik jarraituz, iganderako Gran torino eta astelehenerako Amaren eskuak iragartzen dizkigute (azken hau ez dugu jasoa). Ea betetzen duten...

Taichisan

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2014ko Apirilaren 16a, 19:32:44
Ba lehengo haritik jarraituz, iganderako Gran torino eta astelehenerako Amaren eskuak iragartzen dizkigute (azken hau ez dugu jasoa). Ea betetzen duten...
Gran Torinorena seguru ezetz naiz eta orain jarri, batez be komodinerako uzten duten titulua izaten delako (4 aldiz ikusi dut honekin), espero dugu behintzat Harry potter 8 emotea.

Portzierto! Resacon en las Vegas 2, Green Zone eta beste batzuk gehiago bikoiztu egin dira, ia noiz emititzeko asmoa dakaten!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Artadi

Ostegunean goizeko lehen orduetan eman zuten "Munstroak bizi diren lekuan" filmea ETB3n:


Grabatu du inork???