Txirrita - 52/52 - [264][Mega]

Sortzailea Aju, 2015ko Apirilaren 17a, 14:53:47

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

2015ko Apirilaren 17a, 14:53:47 Azken aldaketa: 2015ko Uztailaren 22a, 18:00:15 Ajubita(e)k egina
TXIRRITA











SINOPSIA

Jose Manuel Lujanbio Txirrita (Hernani 1860 - Altza 1936)

Gerrara joango zen semerik ez zuen nahi Jose Manuel Lujanbiok, horra hor mutilzaharra segitzeko arrazoietako bat. Ezaguna zuen gerra, azken karlistadan Errenterian herri-guardiak egiten aritu baitzen. Lujanbiotarrek, 1873az geroztik, Errenteriako Txirrita baserria izan zuten kabia. Berehala, ordea, herri askotako taberna, plaza eta sagardotegiak bilakatu ziren bere bizileku. Primua bazen ere, izena izan zen etxetik eraman zuen gauza bakarra.

Trufa eta parrandaren eredu gisa azaldu ohi zaiguna, abila zen oso gaiei sakontasunez heltzeko unean. Politika, eta bereziki, gizarte-arazoei eskainitako printzek famatu zuten Txirrita, "Foruak kendu zituenari", "Cubako gerrarenak", "Norteko trenbideari", "Mundu ontako bizimodua" eta "Pasaiko huelga" bezalako bertso-sortak, horren argigarri. Txirrita eskolatugabearen bertsoak, herritar xumeen ustea eta sinismenak, garaiko soziologia ulertzeko tenorean, lehen mailako informazio iturri ditugu.

Bizitzaren hondarraldean, bertsokera berriarena ezagutu zuen. Aitzolek, bertsolaritza taberna-zuloetatik atera nahian, Donostian, 1935ean, Euskal Herriko I. Bertsolari Eguna antolatu zuen. Tolosakoak diseinatu zuen jantzia Basarriri egokitu zitzaion, eskolatu gaztea gertatu zen irabazle. Txirritak, omenaldi gisa, 1936ko txapelketa irabazi zuen eta ez zitzaion ironiarik falta izan saria jasotzerakoan.

Bertsokera zaharra zerabilen Txirritaren eraginez, doinu eta neurri zahar asko guganaino iritsi dira, plaza, ostatu edota sagordetegietan inguruan izan zituen bertsozaleek asko lagundu zuten bidaia horretan. Egun, Aita Zabalaren Auspoa saileko "Txirrita, bizitza eta bertsoak" liburua askoren jomuga da.





FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Txirrita
Produkzio Urtea: 1999
Denboraldia: 1
Kapituluak: 52
Egoera: Bukaturik
Produktora:
Nazionalitatea: Euskal Herria
Emisioa Euskal Herrian: Etb1/ETBSat/BETIZU/Hamaika Telebista

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: DVBrip
Arduradunak: Aju

Bideoa: x264 1400 Kbps 720*540 - 4:3
Audioa: AC3  256 Kbps
Hizkuntza: Euskera
Adin egokia: 5 urte+

ATALAK MEGA

(OHARRA 2: .dlc artxiboa erabiltzeko Jdownloader programa behar da (Tutoriala hemen)).

ATALAK MEGA

Atal guztiak biltzen dituen DLC artxiboa JDownloaderrerako.

https://mega.co.nz/#!1dIWWJZL!e_eaU0TZGrux6SLSW0vv_Y-R323kno__f9xVt4y0u74

Aju

Beno, honekin bertsolarien serieak bukatuta geratzen dira x264 codec-arekin.

aizkorri

Ño! Uste dut azkenean asmatu dudala mezuak nola bidali! jajaj Barkatu berria naiz foro honetan eta oraindik berde xamar nabil.

Dudan arazoa zera da, Txirritaren telesaila MEGA-ko linkak erabiliz jaitsi dut eta 49. eta 51. atalak gaizki daude. 49-a jaistean, "I. bertsolari eguna" atala agertu beharrean, "Zuretzat ere izango da" atala agertzen zait (berez 41. atala dena). 51.-na jaistean, "Omenaldia" agertu beharrean, "Txirritaren testamentua" agertzen zait (berez 40. atal dena).

Solidfiles-eko linkak erabiliz saiatu naiz jaistean baina 49.-aren linka ez dabil (erorita dago).

Jakinaren gainean jartzearren aipatu dizuet. Iñork ahalko balu, konpondu dezala mesedez. Eskerrik asko aldez aurretik!!

Aju

Aipamenaren egilea: aizkorri  Noiz: 2015ko Apirilaren 20a, 13:33:11
Ño! Uste dut azkenean asmatu dudala mezuak nola bidali! jajaj Barkatu berria naiz foro honetan eta oraindik berde xamar nabil.

Dudan arazoa zera da, Txirritaren telesaila MEGA-ko linkak erabiliz jaitsi dut eta 49. eta 51. atalak gaizki daude. 49-a jaistean, "I. bertsolari eguna" atala agertu beharrean, "Zuretzat ere izango da" atala agertzen zait (berez 41. atala dena). 51.-na jaistean, "Omenaldia" agertu beharrean, "Txirritaren testamentua" agertzen zait (berez 40. atal dena).

Solidfiles-eko linkak erabiliz saiatu naiz jaistean baina 49.-aren linka ez dabil (erorita dago).

Jakinaren gainean jartzearren aipatu dizuet. Iñork ahalko balu, konpondu dezala mesedez. Eskerrik asko aldez aurretik!!
Uste dut bi muntaia desberdin ari zarela nahasten, ze hari honetako atalik ez dago igota Solidfilesera.

Lehenengo bertsioa Arsenicumek igo zuen Xvid codec-arekin konprimituz, eta orain nik bigarren hau x264rekin egin dut.

Nik egindako bertsio honetararako ETBren emisio-ordena erabili dut atalak zenbakitzeko, eta baliteke Arsenicumek bere bertsiorako beste ordena bat erabili izana.

Ainz


zumarra

Probatu dut eta JDownloader-ekin denak jeisten dira. Saiatu berriz!

Ainz

Ba bai, atzo erorita bezela markatzen zuen baina gaur ondo dabil. Eskerrik asko!!!

Josu Etx