Madrilek ETBren seinalea Nafarroan hartzea debekatu du.

Sortzailea burrundaie, 2014ko Irailaren 11a, 21:13:55

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Tamalez Nafarrek telebista euskaraz ikusi gabe jarraitu beharko dute (oinarrizko kalitateaz eta lurralde osoan, bederen) Madrilek hartutako erabakiaren ondoren. Haurrek ere ezingo dute euskarazko marrazki bizidunik ikusi, Euskal Encodingsen bidez ez bada. Honatx gure lanaren garrantzia. Baina... ongi pentsatuz gero, hobe halako baieztapen potolorik ez egitea; zeren eta, han-hemenka nolako fauna dabilen ikusita, kapazak dituk Zumosoleko lehengusuari eskatzeko gure foroa debeka dezaten, nafar haur txit garbi eta tatxarik gabekoak ez ote ditugun usteldu eta galduko, hain susmagarria den baskuentze malapartatu hori erabiliz eta, auskalo zein asmo konspiratzaile medio, beraien esku xamur eta hobengabean sagar pozoitsua jarriko, gauza jakina baita baskoek ez dutela inongo begirunerik Nafarroa inbaditzeko duten obsesioan!!!

http://www.berria.eus/albisteak/95613/kate_digitalari_baimena_ukatuta_etb_nafarroan_ikustea_galarazi_du_madrilek.htm


jonnydbz

Madrilen nortzuk dauden ikusita, kontrakoa ez nuen espero.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Nafarroako gobernuak behin baino gehiagotan utzi du argi bere jokabidea euskararen gainean, eta hala ere hauteskundeetan berdina bozkatzen jarraitzen dute nafarrek. Tamalez beraiek ere badaukate erruaren zati bat. Nafarroako gobernuak hasieratik ETBrekin akordio bat lortu izan balu onean, aspalditik legoke ETB han.

baronluigi

Nafarroan eta Madrilen Opuseko faxistek agintzen dute. Ze espero zenuten ba?

zumarra

Oker ez banago, Kataluinako ERC-ko batek esan zuen bere alabek gaztelaniaz hitz egiten ez zekitela bere etxean gaztelaniako telebista debekatuta zegoelako.

Hau berdina da baina aldrebes: astakeria galanta.

Denetik ikusteko aukera eman beharko litzateke eta norberak erabaki dezala zer ikusi nahi duen. Ez dakit zeri dioten beldur. Seguruekin azkarrago lortuko lukete akordio bat BBC-rekin zerbait ingelesez emititzeko euskaraz emititzeko baino...

Burutik jota daude....

burrundaie

#5
Lehengoan Nafarroako Zubietan izan ninzen, lagun baten etxean. Hark, etsirik, kontatu zidan nola ETB1 eta ETB2 bakarrik modu analogikoan zuten ikustea, kalitate eskasean, alegia. ETB3, berriz, ezin zen inola ere ikusi. XXI. mendean haur euskaldun komunitate bati halako eskubide oinarrizko bat ukatzea (telebista beren ama hizkuntzan ikusi ahal izatea), erabaki politiko bat dela medio, ez du izenik; edo izan badu, hizkuntz genozidiotik oso gertu egongo litzatekeena, tamalez. Haiek ez daude burutik jota, Zumarra, badakite zer nahi duten lortu eta hura lortzeko bidea zein den. :threat: :threat:

Aju

Ba nafarren esku dago hau aldatzea, eta hurrengo hauteskundeetarako euskal interesetarako alderdiak batu egingo dira. Ez badute aprobetxatzen...

baronluigi

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2014ko Urriaren 25a, 09:57:02
Ba nafarren esku dago hau aldatzea, eta hurrengo hauteskundeetarako euskal interesetarako alderdiak batu egingo dira. Ez badute aprobetxatzen...

Nafarro goikaldea nahiko abertzalea da...baina behekaldea berriz...horiei "que viene la ETA" esan eta segituan aztoratzen dira. Eta orain ikusten dute zer daukaten xD.

Aju

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2014ko Urriaren 25a, 14:24:34
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2014ko Urriaren 25a, 09:57:02
Ba nafarren esku dago hau aldatzea, eta hurrengo hauteskundeetarako euskal interesetarako alderdiak batu egingo dira. Ez badute aprobetxatzen...

Nafarro goikaldea nahiko abertzalea da...baina behekaldea berriz...horiei "que viene la ETA" esan eta segituan aztoratzen dira. Eta orain ikusten dute zer daukaten xD.
Badakit orain artean "que viene el lobo vasco"ren diskurtsoak balio izan diela, baina azken aldion gertatu zaizkien deskalabroekin oraindik diskurtsoak eragina badauka, nafarrek arazo handi bat daukate. Nahiago badute orain daukatenarekin jarraitu, arazo handi bat daukate. Ez da logikoa gu beraiek baino kezkatuago egotea beraien egoerarengatik. Beraien eskuetan dago aldaketa, eta ez badute nahi, hor konpon.