ETB4??? Baina ze ostia???

Sortzailea Taichisan, 2014ko Urriaren 29a, 12:30:23

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa guztioi.
Gaur bertan nire TDT-a berjarri dut martxan eta zera zer ikusten dudan.... ETB4!! Baina gainera katea guztiz gaztelaniaz dago, Vaya Semanita Doraemonen antzera emitituz, egun osoan ia ia.... Beste egunean EL CORREO taberna baten hartu nuen ta EITBri buruz gauza asko esaten zuten,hots, sekulako dirutza dutela aurrekontu gixa, bai estatu aurrekontuetatik baita Euskal Jaurlaritzagairik, gutxi gora behera 109.000 batetik ta 140.000 bestetik, haien barne etekinak soilik publizitateagatik izanda, hau da, %6,4 besterik ez. Ez da gaurkoa EITBren gestioa desastre hutsa dela, esaten bait dute barne produktuari eman nahi diotela oinarri, baina ikusten dugun bezala, barne produktu horiek GOENKALE eta Alkainen programek osatzen dute soilik, ETB1en ez dago inbertsio kutxurik ere eta begibistakoa da.
Uste dut heldu dela garaia Change.org edo denadelako dehialdi bat egiteko eta gauzak aldatzen hasteko. Ni prest nago baina ez naiz oso trebea gauzak azaltzerakoan zeren asko juten zait pilota, baina egin egin beharrean gaude, euskaldunoi euskara bertan behera ez botatzeko egiten hari dauden bezala..
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

xeldorf

Bar nator guztiz. Gainera orain gran hermano bezelako zikinkeriak egiten hasi dira... Dituzten baliabideak kontuan izanda horrelako programak egiteak ez dauka izenik. Pertsonalki aspalditik etb1-ti ez dut asko ikusten ez bada pelota partidu bat ikusteko, izan ere programazioaren kalitatea gero eta okerragoa dela iruditzen zait, eta ikustea pena merezi duten programa gutxiago daude.

GS

Ba El correo ale bat eskuetan eduki ondoren ahalik eta azkarren joan behar duzu sendagilearengana txertoa ipintzera, ea falangista izeneko birusarekin kutsatu zaren! Ziur asko egingo dute FDF bezala, kate nagusiko aspaldiko saioak berremititu. Merkea.

Taichisan

Merkea ez dirua gastatzen badute kate hori airean egoteko....
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

GS

Uste dut ez dutela kate berri bat sortu baizik eta lehenengo ETB-sat katearen izena aldatu.