Nik DVDtik atera nuen audioa, AC3 formatuan 448kbps-ra.
Dena den DTS audio hori eduki izan banu ere ez nukeen jakingo muntatzen. Niretzako Adobe Auditionik erabilgarriena 1.5a da; oso bertsio zaharkitua da, baina huraxe erabiltzen dut askogatik erosoena egiten zaidalako. 1.5 honek 2.0 audioak bakarrik tragatzen dituenez ez dut inoiz 5.1ik montatu (Terminatorrekin egin nuena tranpeo bat izan zen).
Ez zait batere erraza egin pelikula hau Adobe Audition 6.0arekin montatzea, eta hori FPSak aldatu eta hasierako sinkronia puntua finkatzea bakarrik izan dela... Zenbat eta pista gehiago, orduan eta koñazoagoa, batez ere karga denborak.
Baina beno, piskanaka Adobe Audition 6.0ra ohitzen hasi beharko naiz ze aurrerantzean honelakoak gehiago gertatuko zaizkit...