Tutoriala: Eitb.com-etik bideoak nola jaitsi

Sortzailea Ronbin, 2014ko Abenduaren 03a, 11:45:54

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Ronbin

Kaixo denoi:

Duela hilabete batzuk "deskubritu" nuen metodo bat azald nahi dizuet, eitb.com-eko bideoak jaisteko. Agian baten batek ezagutzen du, baina badaezpada. Bi programa erabiliko ditugu: firefox (chromerekin egin liteke) eta ffmpeg.

Egin haurretik historia pixkat:
Interneten bideoak ikusteko betidanik flash erabili da. Pertsonalki gorroto dut plugin nazkagarri hori erabiltzea, segurtasun arazo asko dauzkalako eta cpu pila kontsumitzen duelako. Zorionez, gaur egun html5 existitzen da eta flash ya ez da beharrezkoa. Zoritxarrez, webgune askok (eitb.com barne) plugin hau instalatuta edukitzeko eskatzen digute. Baina azken urteotan tabletak eta smartphonak popularizatu direnetik webgune askok gailu hauetatik konektatzen direnentzako bertsio espezifikoa daukate, android eta iOS-en ez baitago flash instalatzeko aukerarik. Horregatik nik nire nabigatzailean 2 plugin dauzkat instalatuta:

Flashdisable: Flash aktibatu eta desaktibatzeko balio du.
User-agent-quick-switch: Nabigatzailearen "identifikazioa" aldatzeko balio du. Identifikazio honekin erabiltzen dut
Mozilla/5.0 (Android; Tablet; rv:30.0) Gecko/31.2.0 Firefox/31.2.0

Horrela webguneek tablet batetik konektatzen naizela uste dute. Funtzio berdina egiten duten plugin asko daude eta pluginik gabe ere egiteko aukera dago, baina nik horrela egiten dut. Flash beti desaktibatuta izatendut eta bideoak dituen webgune batean sartzean, flash eskatzen badit, user-agent-quick-switch erabiliz tablet bat naizela esaten diot webguneari. Kasuen %99an webgunearen bertsio berria agertzen zait, bideoa html5 erabiliz ikusteko aukerarekin. Beste %1ean ez duenez funtzionatzen flash aktibatzea tokatzen zait.

"Trampa" honi esker bideoak nabigatzaileak berak erreproduzitzen ditu eta helbidea kopiatzeko aukera ematen digu. Adibidez, eitb-ko bideo hau tablet bezala identifikatuta irekitzen badugu
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/bideoak/osoa/2773146/bideoa-victorias-secreten-desfilea-londresen/
bideoa html5 formatuan agertzen da. Eskubiko botoiarekin klikatu ondoren "kopiatu bideoaren helbidea" aukeratzen badugu helbide hau lortuko dugu
http://hdstreameitb-f.akamaihd.net/i/multimediahd/videos/2014/12/03/1526364/20141203_08223704_0007296314_002_001______DESFILE.mp4/master.m3u8

Eta hor dago bideoa. Eta nola deskargatzen dugu hau? ffmpeg programa erabiliz. Ffmpeg bideoak formatu batetik bestera pasatzeko erabiltzen da. Komandoa hau litzateke:
ffmpeg -i "http://hdstreameitb-f.akamaihd.net/i/multimediahd/videos/2014/12/03/1526364/20141203_08223704_0007296314_002_001______DESFILE.mp4/master.m3u8" -c copy video.ts
Esaten dioguna da helbide horretan dagoen bideoa video.ts izeneko beste bideo batetan bihurtu nahi dugula, bere codec-a aldatu gabe.

Ale, disfrutatu jaitsierekin

Aju

Kaixo Ronbin, zure metodo hau probatu dut baina Flash desaktibatuta ez zait bideorik agertzen, bideoa agertuko beharko litzatekeen eremua hutsik geratzen zait. Zuk jarritako linka jaistea bai lortu dut, baina badirudi nire nabigatzailea Flashekin bakarrik konpontzen dela.

Nik webetik zerbait jaitsi nahi dudanean erabiltzen dudan programa StreamTransport da.

zumarra

Nik Aju bezala, streamtransport erabiltzen dut (aspaldi erabili ez badut ere).

Ronbin

#3
Aju, user-agent-a aldatzen duzu tablet bezala identifikatzeko? Bestela ez du funtzionatzen.

Streamtrnsport windowserako programa bat da ta nik linux erabiltzen dut, asike ez dit balio :(

Aju

Niri honela agertzen zait:



Eta kopiatuta daukat testu-kate hori add onean.

Ronbin

Addon-a desaktibatita daukazu xD
Botoian klik egin eta urdina izatetik horia izatera pasako da. Momentu hortan zure ordenagailua tablet bihurtuko da

jonnydbz

Jarri duzun adibidearekin StreamTransporten ez zait ezer agertzen...

Eta metodo honek ez du Nahieranekin funtzionatzen ezta? Hori beti flashekin agertzen zait...

PD: bideo interesgarria jarri duzuna... jajaja
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aaa, urdin ikusi dudanean pentsatu dut aktibatuta zegoela.

Dena den badirudi ETBk Dragoi Bola, Shin Chan eta besteak ez dauzkala prestatuta HTML5erako.

Ronbin

#8
Mmm badirudi hiru-ko bideoetan ez duela funtzionatzen... arraroa ze dragon ball kairen atal batzuk jaitsi nituen duela 2 edo 3 aste. Chromerekin egingo dut proba.

Jonny, nahieranekin ez du funtzionatzen. Hortarako erosoena webgune hau erabiltzea
http://www.pydowntv.com/

EDIT:
Joder! Chromium instalatu dut, extensio hau gehitu diot eta user agent bezala "firefox on android tablet" aukeratu dut. Bideo hau ireki dut
http://www.eitb.eus/eu/hiru3/marrazki-bizidunak/bideoak/osoa/3911810428001/77-pilafen-pilafreriar/
Eta erreproduzitzen hasi ondoren eskubiko botoiarekin eman diodanean...


Deskargatuta daukat ya xD

jonnydbz

PyDownTV edo beste gehigarri horrekin zein formatutan gordetzen ditu bideoak, flv?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Ronbin

mp4 uste dut. "Escepticos" serie osoa deskargatzeko erabili nuen bere momentuan eta perfekto.

zumarra

Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2014ko Abenduaren 03a, 16:35:12

Streamtrnsport windowserako programa bat da ta nik linux erabiltzen dut, asike ez dit balio :(

Nik Linux Mint 17-rekin nabil baina XP-ko makina birtual batean erabiltzen dut StreamTransport.

Aju


Ainz

Ez dakit oraindik norbaiti interesatzen zaion eitb-tik bideoak jaistea. Duela egun batzuk programa bat egin nuen bideoak jaitsi ahal izateko. Norbaiti interesatzen bazaio bideo-tutorial bat egingo dut nola erabili azalduz.

Arsenicum

Niri asko interesatzen zait. Beste post honetan irakurri zintudan, baina nik windows erabiltzen dut eta ez nuen tutik ere ulertu. :giveup:
Geuk egin ezean, gureak egin dau.