SMF euskarazko paketea

Sortzailea izubiaurre, 2014ko Abenduaren 09a, 12:53:06

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

izubiaurre

SMFkin foro bat ari naiz sortzen informatikari buruzko dudak eta argitzeko asmoz, baina SMFko orrialdean ez dut euskarazko paketerik topatu. Aldiz, foro honetan testu (ia) guztiak euskaratuta daudela ikusi dut eta jakin nahiko nuke foroa garatu dutenek pakete hori ea eskuragarri duten.

Milesker aurretik.

jonnydbz

Ba orain ez naiz gogoratzen nork euskaratu zuen, agian Arsenicumek (badakit horretan hasi zela) edo MikelEizak? Bi horietakoren batek egin zuela uste dut.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju


izubiaurre


MikelEiza

Kaixo izubiaurre,

bai, ni aritu nintzen foroa euskeraratzen. SMF web orri ofizialean ez da agertzen, dena ez nuelako itzuli eta erdizka ez nuen argitaratu nahi. Nire ordenagailuan ez ditut aurkitu fitxategiok, baina zerbitzarian daude. Ea FTPko datuak aurkitu eta hemen jartzen ditudan.

MikelEiza

Aurkitu ditut itzulpenak. Dena ez dago itzulita, baina balioko dizula uste dut. Itzulpenarekin jarraitu edo zuzenketak egiten badituzu, abisatu mesedez.

Itzulpen fitxategiak: https://mega.co.nz/#!kI8SgRjA!VnZ9_xNySu3NenBZnHx1QrIlte992EgnAqf0uNl26UA

izubiaurre

Milesker Mikel!

Frogatuko dut ea nola doan. Kontatuko dizut.

izubiaurre

Hasi naiz falta diren php fitxategiak itzultzen. Eta orain arte ikusitakoarekin, MikelEiza, lan bikaina egin zenuela/zenutela esan behar da.

MikelEiza

Pozten naiz balio izateak. Esandakoa, zerbait eguneratzen baduzu abisatu hemen ere.

Zure asmoa zer da, falta den guztia itzultzea? Hala bada, zalantzaren bat baldin badaukazu edo laguntza behar baduzu, abisatu eta saiatuko naiz laguntzen.

Artadi

Baita foro horren helbidea ere, informatika gaiak interesatzen zaizkit eta.

izubiaurre

Webgunea oraindik aireratzeko dago, beta frogatan baikaude. Informatikari buruzko galderak botatzea daude eta ondoren, gure ikasleek erantzun egiten dute dudak eta argituz.

Portzierto, 7 pakete falta zaizkit euskaratzeko, eta batzuk testu editore arrunt bidez itzuli behar ditut web-interfazeak ez didalako aukerarik ematen zenbait gauza bertatik itzultzeko (admin paketea adibidez).