TELESFORO MONZON PASTORALA

Sortzailea burrundaie, 2015ko Apirilaren 10a, 22:22:33

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

TELESFORO MONZON PASTORALA











Pastorala XVI. mendean agertutako antzerki musikatua da eta Xiberoako kulturan funtsezko lekua du.

Urtero, xiberutar herrixka batek bere gain hartzen du pastorala antolatzea. Konkurrentzia handia bada bi emanaldi tradizionalek herrixka biziarazten baitute. Urtero, Euskal Herri osoa biltzen da horren ikusteko. Bereziki ikus-entzule usatuak etortzen dira, pastoralaren mekanismoak gogoz ezagutzen dituen jendea beraz, bainan baita ere turistak, kuriosak baitira edo kontseilatua izan zaielako etortzea.

Emanaldi honen ezaugarri nagusia borroka da. Gizartea bi partetan zatitua da eta bakoitzak eszenaren toki bat okupatzen du (eskuina eta ezkerra aktoreen begietatik ikusten da eta ez publikoaren lekutik.)

Eskuineko ate urdinetik kristauak sartuko dira, "onak" bezala kontsideratuak direnak. Haien aurka, gorriak, ezkerreko ate gorritik ateratzen dira eta "txarra" erakusten dute. Pastoralean parte hartzen duten pertsona guziak ez dira euskaradunak bainan kantatuko dutenaren testua ulertzeko indar handiak egiten dituzte.