Aipamenaren egilea: Arsenicum Noiz: 2015ko Abuztuaren 21a, 10:44:52
Dragoi Bola Z jaisten hasi naiz jdownloaderrarekin eta dlc horretatik irteten diren fitxategiek izena honela daukate: Bolak Zeta - [Euskal-Encodings] (1).
Zerbait egin daiteke? 1ren atzean 10,11,12...100,101 ordenatuko dira. Eta izenak ere Dragoi Bola Z - 001 - [Euskal-Encodings] izan beharko luke ezta?
Bestalde, bila ibili naiz disko gogorrean eta nik DBZko bertsio hau neukan Dragoi Bola Z - 001 - [Euskal-Encodings][1080p] 17 atal neuzkan. Lehenengo fitxategi horrek 795 MB dauzka. Zer gertatu zen bertsio horrekin? Hobe 17 horrek ezabatu eta bertsio hau deskargatzea ezta?
Aupa aspaldiko.
1080p-ko bideo horiek ezabatu ze EEBBtako bideoak ziren eta edizioa bertan behera geratu zen. Geratu release honexekin bakarrik.
Berrizendapenari buruz:
Fitxategiei izena aldatu banien Megarengatik izan zen, Copyrightdun zerbait dela ez identifikatzeko. Dena den ikusten dudanez berrizendapenarekin aukera txarra egin nuen.
Fitxategiei izenak lehengoratzeko "Advanced Renamer" izeneko programa erabiliko dugu, izenak blokean aldatzeko aukera eskaintzen baitu.
Jaitsi hemendik. Trasteatzea gomendatzen dizuet etorkizun batean zeuek ere erabil dezazuen.
Modifikazioak fitxategi batean gordetzeko aukera ematen duenez, izenak lehengoratzeko pausoak fitxategi bitan gorde dizkizuet.
Seriearen 291 atalen izenak modifikatzeko fitxategiaren esteka eta
bideo gehigarrien (abestiak, estrak...) izenak lehengoratzeko fitxategiaren esteka.
Eman beharreko pausoak:
1) Ezabatu "Bolak Zeta - [Euskal-Encodings] (000 - ETBko hasiera)" izeneko fitxategia, bideo hau errepikatuta baitago (oraintxe konturatu naiz); "Bolak Zeta - 000 - Opening frantziarra - [Euskal-Encodings]"rekin geratuko gara, bideo berdina baita baina honek Espainiako hizkuntza guztiak baitauzka.
2) Banatu bideoak bi karpetatan:
2.1) Batean seriea bakarrik geratu behar da, 1etik 291rako atalekin.
2.2) Bestean bideo gehigarriak geratuko dira: hasierako abestiak, amaierakoak, estrak...
3) Zabaldu "Advanced Renamer". "Renombrar archivos" izeneko pestañan klikatu "Añadir" eta aukeratu 2.1 puntuan sortutako karpetako 291 atalak. Orain ezkerraldean disketearen ezkerrean dagoen karpetaren irudian eman, eta aukeratu igo dizuedan "Berrizendatu DBZ seriea.aren" fitxategia. Artxibo honek berrizendatzeko pauso guztiak dauzka ordenatuta. Nola geratzen den ere ikus dezakezue "Renombrar archivos"eko "Nuevo nombre de archivo"n. Orain eman goi-goian zentroan dagoen "Iniciar lote" botoiari modifikazioa hasteko. Seriea berrizendatuta dago jada.
4) 2.2 puntuko karpetako bideo gehigarriak modifikatzea falta da. Ez konplikatzeko, itxi eta zabaldu berriro programa. Oraindik 3. pausoko modifikazioaren pausoak egongo dira ezkerraldean. Ezabatu ezkerraldeko "Limpiar" botoian emanda. Orain eman berriro disketearen ondoko karpetaren botoian, eta aukeratu "Berrizendatu DBZko bideo gehigarriak.aren" fitxategia. Aukeratu "Renombrar archivos" pestañako "Añadir" eta aukeratu 2.2 puntuan sortutako karpetako bideo gehigarriak. Prebisualizazioan ikus dezakezuen moduan honek pauso bakarra dauka, "Bolak Zeta" "Dragoi Bola Z"gatik aldatuko dugu. Eman berriro goi-goian zentroan dagoen "Iniciar lote" botoiari eta izenak aldatuko ditu.
5) Seriea 2015-08-21 data baino lehen jaitsi duzuenontzako bakarrik: 85. atalak [v2]aren aurretik espazio bat dauka soberan, kendu eskuz.