Google Drive Batzutan Deskargatu ezin

Sortzailea Arsenicum, 2015ko Maiatzaren 25a, 10:53:07

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Egun on danori.

Baronluigik egindako tutorialarekin, google driveko kontu batzuk sortu nituen, eta bertara hainbat pilota partidu igo. Avi edo mp4 formatuan igotzen ditut, horrela zuzenean ikusi ahal izateko. Lehio hori zabaltzerakoan, deskargatzeko aukera ere ematen du. Baina badira fitxategi batzuk, jaitsi ezin daitezkeenak. Adibide modura bat jarriko ditut. Norbaitek badaki zergaitik den?

https://drive.google.com/open?id=0B3mjUHRg1Cs_WFlveTQzSllQSEU&authuser=0 Ikus daiteke baina deskargatu ez.

Lehen dena deskarga zitekeen baina orain ikusi baino ez. Googlelek zerbait aldatu du?


Geuk egin ezean, gureak egin dau.

baronluigi

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2015ko Maiatzaren 25a, 10:53:07
Egun on danori.

Baronluigik egindako tutorialarekin, google driveko kontu batzuk sortu nituen, eta bertara hainbat pilota partidu igo. Avi edo mp4 formatuan igotzen ditut, horrela zuzenean ikusi ahal izateko. Lehio hori zabaltzerakoan, deskargatzeko aukera ere ematen du. Baina badira fitxategi batzuk, jaitsi ezin daitezkeenak. Adibide modura bat jarriko ditut. Norbaitek badaki zergaitik den?

https://drive.google.com/open?id=0B3mjUHRg1Cs_WFlveTQzSllQSEU&authuser=0 Ikus daiteke baina deskargatu ez.

Lehen dena deskarga zitekeen baina orain ikusi baino ez. Googlelek zerbait aldatu du?

Googlerekin iaztik gertatzen ari den arazo bat da. Normalean Giga bat baino gehiago okupatzen duten bideoekin gertatu ohi da, beste batzuetan, zuk emandako adibidean bezala, bideo txikiagoekin.

Bi irtenbide dituzu.

1- Bideoa ZIP/WINRAR/7ZIP formatuan konprimatu eta igo. Arazo hau bideo fitxeroekin bakarrik gertatzen da.

2-Aldiz, bideoak online ikustea nahi baduzu, igo bideoak GOOGLE PHOTOS zerbitzura. Aukeratu "JATORRIZKO BIDEOA" dioen aukera bideoa igotzerakoan, horrela ez baititu bideoak berkonprimatzen. Hona igotako bideoak Google driveko linkak elkarbanatzen diren bezala elkarbanatu daitezke, eta deskargatzeko aukera ere ematen du.

Arsenicum

Eskerrikasko. Momentuz konprimatzen egin dut probaren bat eta ondo doa. Baina argazkiena ere probatuko dut.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

baronluigi

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2015ko Uztailaren 13a, 14:59:15
Eskerrikasko. Momentuz konprimatzen egin dut probaren bat eta ondo doa. Baina argazkiena ere probatuko dut.

Ba azken egunetan probatzen egon naiz eta google photosera igotako fitxeroak igo diren bezala deskargatzeko modu bakarra gure driveko web orriak duen GOOGLE PHOTOS aukeraren bitartez dela konturatu naiz. Hau da, bideo bat google photos era igotzen badugu eta bertako link zuzena elkarbanatu ezkero, deskargatu ahal izango dugun fitxeroa berkonprimatua den bideo fitxero bat izango da, ez guk igo duguna.

Hortaz, hobe fitxeroak konprimatzearen teknika jarraitzea.

Arsenicum

Ondo dago jakitea. Nik esku pilotako buruz buruko eta lau terdiko finalen berrigoerei ekin diet. Ditudan google drive kontuen zerrenda egin behar izan dut, eta bakoitzean zer eta ze formatutan igo dudan ere. Momentuz 12 kontu ditut, eta bekarioren batek gehiago sortuko balizkit, eskertuko nuke laguntza. :pozik2:
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

baronluigi