GALACTIK FOOTBALL DENBORALDI BERRIA!!!

Sortzailea egoninobi, 2015ko Ekainaren 29a, 10:09:14

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

egoninobi

Adi lagunok! Antza denez ETBk Galactik Footballen 3. denboraldia bikoiztu du azkenean! Hauxe ageri da gaurko programazioan:

Astelehena, Ekainak 29:
12:40 GALACTIK FUTBOL III - Izarrak arriskuan
13:00 GALACTIK FUTBOL III - Sakabanaketa

Prestatu grabagailuak!  :pozik2:
Ea bikoizketa txukuna egin duten, eta ea ahotsak mantendu dituzten.

Taichisan

Gauza da bikoizketa hau orain dela 2 urte egin zela Mixerren!
Azkenean pentsatu dute euskaraz estreinatzea, bazen garaia!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2015ko Ekainaren 29a, 18:00:13
Gauza da bikoizketa hau orain dela 2 urte egin zela Mixerren!
Azkenean pentsatu dute euskaraz estreinatzea, bazen garaia!
Ta zer dabiltza bikoizten gaur egun ba? :cool2:

egoninobi

Sineztezina. Hori da hori fundamentua dutena. :ahozabal:

Taichisan zuk asko dakizu kontu hauetaz. Ba al daude zerbait interesgarririk bikoizten? Animeren bat gehiegi eskatzea litzateke beharbada... Azkenaldian ez da ezer onik bikoizten. ETB3ko programazioari sekulako kiratsa dario. Negargarria da.
Anima gaitzazu, zeren nik gutxienez oso ilun ikusten dut euskal bikoizketaren etorkizuna.  :giveup:

Aju

Koño, Shin Chan gaueko 2:00etan, DBZren ondoren. Flandersen semeentzako programazioa egiten dabiltza.

Taichisan

Ointxe bertan soilik Maya Erlea animazio berria (CLANen emititzen dana) dabiltzate bikoizten. Tamalez esan zidaten Irusoin orain dela ia urte batez itxita dagoela ta orain dena Mixer bilbon bikoizten dabiltzatela.... baina ezer gutxi oraingoz.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!