DRAGOI BOLA SUPER (2015eko serie barria)

Sortzailea JosuLeeJou, 2015ko Uztailaren 06a, 22:21:09

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

JosuLeeJou

Aupa aspaldikoak!

(Ez dut honi buruz haririk aurkitu. Jada baldin badago, barkatu)
Atzo enteratu nintzan, aste hontan atara dabie Dragoi Bolaren serie barria. Irakurrita neukan atara bier zala, baina ahaztuta ere... Atzo ikusi neban subtituluekaz (interneten erraz aurkitu dezakezue). Ia saga guztietako lehen kapituluetan bezala, ez da asko gertatzen, egoera azaldu baino. Eztakit ondo egongo dan ero ez, baina Dragoi Bola da, asike nik behintzat ikusiko dot.

Bo ahaltsuaren herioa eta Oob-en agerpenaren arteko denboran ematen da, txarto ulertu ez badut. Aunke gauza arraroren bat ikusi dut, bai. Adibidez, Bills agertzen da, eta gehiago agertuko da, baina Super Saiya Jainkoaren filmean eztakit zenbateko urteko "kuluxka" batetik itzarten dela uste dut. Asike eztakit zer pentsau...

Interneten ikerketa arin baten ostean, Arika Toriyamak idatzi eta marrazten dauela dirudi. Baina bueno, wikipediak diona ez da beti egia... jeje. Irakurri dotena da azken bi pelikulen ondoren gertatzen dala, eta GT "ahaztu" egiten dauela. Bills-en kontua argitzen dau horrek behintzat.

Ia ziur nago erantzunaz, baina galdera derrigorrezkoa da: euskerara bikoiztuko al den esperantzarik dagoela uste al dozue?
Da "Freezerren Berpizkuntza" filme hori ere ahaztuta neukan, ta jada atara dala dirudi. Ikusi beharko, baina hori ere euskeraz nanai ezta?

Benga ba, ondo ibili!

Josu

jonnydbz

Neuk lehen atala ikusi dut, eta beno, filmekin zerikusia dauka, Bills agertzen baita. Animazioaren kalitatea onargarria da nahiz eta batzutan marrazkia kaxkarra izan. Ikusiko dugu nola jarraitzen duen.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Oraintxe estreinatu da seriea Japonian, ezin da jakin ETBk zer egingo daben. Bai esango dotzut ETBrentzat seriea gaur egun ez dala antzina zan bonbazoa, eta kateak gaur egun bilatzen daben serie motatik distantziatuta dagola.

Freezerrena Taichisanek esan banez bikoiztuko da.

Serieak azkan bi pelikulak desegin egingo ditxuz komeni jakon moduan, orduan zentzugabekeri batzuk agertuko dira, bai.

egoninobi

Begira, nik uste dut euskaraz BAI bikoiztuko dela. Dragoi Bola da azken finean, eta ziurrenik kate autonomiko guztietara helduko da. Baina denbora mordoa itxaron beharko dugu. Bost urte beharbada? Auskalo, baina helduko da.

Dena dela bitartean euskaraz goza dezazuen, EuskoManga fansubekook DBSuper euskaraz azpititulatzeari ekin diogu:
http://euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4975.msg32790

Freezerren filmari buruz, euskaraz, katalanez eta gazteleraz bikoiztuko da, eta ziurrenik azaroaren 5-6-7-8an estreinatuko da zinemetan.

:agurtu:

baronluigi

Dirudienez telesail berri hontan Bills-en etorreraren eta Freezerren berpizkundearen historiak berregokitu egingo dira, telesailaren historiarekin bat egiteko.