Baskoniako historia bat

Sortzailea Ortzi, 2015ko Urriaren 16a, 13:56:18

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Ortzi

Egun on, lagunok.

Bart gauean, ETB1-en, "Baskoniako historia bat" izeneko dokumental bat emititu zuten, Euzkalerriko aurrehistoriaren inguruan ziharduena, ta komentatu didatenez nahiko ondo egon zan. Norbaitek grabatu zuen ? Horrela izatekotan, igo zenezakete?

Uste diat ez dutela soilik dokumental bat grabatu baizik eta dokumental serie bat dala non Euzkalerriko historiaren inguruan arituko diren aurre-historiatik gaur egunerino, beraz horrela bada, norbait kapitulu guztiak grabatzeko prest egongo litzateke?

Eskerrik asko aldez aurretik.

Agur bero bat

Oharra: Ez nekien post-a hau non jarri, beraz azpiforo hau leku aproposa ez bada moderatzaileak alda dezala lekuz.

burrundaie

Dokumental sorta horretatik orain arte emandako atal guztiak foroko helbide honetan duzu: http://euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2433.msg18138#msg18138

Bertan, dokumentala zuzenean ikusi edo jaisteko aukera duzu. Oso dokumental onak dira, neu ere erabat engantxatuta naukate. Goza dezazula! :Zahar:

Ortzi

Eskerrik asko, jaitsiko ditut ta komentaukotsuet ea zer moduz daozen.

agur bero bat

Ortzi

Aupa, lagunok.

Jada ikusi ditut atera dituzten atal guztiak, atzo emititu zuten Burdin arokoa barne. Esan Beharra daukat oso oso ondo daudela eginda guztiak, bat izan ezik, euskeraren inguruan darraiena, hain zuzen. Atal honen inguruan Euskalduntze berantiarra izenburua daukana, kritika ingeresgarriak aurki daitezke interneten, interesatzen zaionarentzan link pare bat utziko ditut.

http://www.libertate.eu/baskoniako-historia-bat-ala-ipuin-txar-bat/  (euskaraz idatzitako artikulutxoa bat da, Libertate Nafarra alderdiak argitaratua)

http://euskararenjatorria.net/wp-content/uploads/2014/10/El-poder-contra-la-inteligencia.pdf ( gazteleraz idatzita egon arren, oso oso dokumentu interesgarraia da, Javier Goitia idatzia da)

Oso deigarria gertatu zait gainontzeko atalak hain onak izatea eta berriz hau hain "politizatua" egotea, honekin eta Iruñea-Veleian egindako suntsipenaren ondoren , UPV-koek eta Eusko Gobernuak ez dakit zertara ari diren jolasten...

Agur bero bat.