Taichisan eta igoera berriak [BOZKATU!!]

Sortzailea Taichisan, 2015ko Azaroaren 15a, 22:52:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa guztioi!!
Marrazki bizidunen txuletatxo bat egiten nabil ikusten, nik daukadan guztitik, zer falta den ripeatu eta igo ahal izateko.
Marrazkiak esaten dut oraingoz, zeren material dexentea da poliki poliki ripeatzen ta igotzen juteko, gainera disko gogor berria beharko dut lan hontarako.

Esanak esana, bozkatzea nahiko nuke telesail hauetatik jakiteko zer nahi duzuen lehenago igo dadin, oraingoan guztion artean batera lan egiteko.


  • KAZETARI AUSARTAK
  • DOUG
  • G.I.JOE 2.DENBORALDIA
  • LEGENZ
  • POKEMON 1(3)
  • POKEMON 5 (3)
  • ZOROAK ZORO (5)
  • KERORO SARJENTUA (2)
  • TXEF TXIKIA (5)
  • KONG
  • MONTANA (1)

Bakarrik gauza bat esateko, oraintxu Rantaroren azken atalekin nabil lanean ta segituan LAMUrekin abiatuko naiz. LAMU ostean BLUE DRAGONekin (falta diren atalak eta bigarren denboraldi osoa), eta azkenik BARKLEYTARRAK.
Beno, espero dut oraingoan gutxika gutxika esana bete ahal izatea.
Bozka esazue zeuon zerrenda!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Hori dek-eta Taichisan! Nire bozka nora doan esan beharrik ez, Txef Txikia noski!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

egoninobi

Nire bozka: Legendz, Zoroak Zoro, Keroro eta Pokemon
Apurka-apurka eta presarik gabe! Aurrera Taichisan!! :barre:

loidi1999

Nire bozka Zoroak Zoro edo Pokemon, baina zuk aukeratu  :keinu:

txape


Nitro T

Nik Pokémon eta Keroro sarjentuaren alde bozkatzen dut.

miga

Nire botoa Zoroak Zoro eta Txef Txikiari emango diet. Jada denbora da bi horiek ikusi nahi ditudala  :omgomg: Eskerrik asko!!

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

tripuz


xeldorf

zoroak zoro eta montana :Olatu: :Olatu: :Olatu: :Olatu: :Olatu:

Taichisan

Kaixo guztioi.
Berri txarrak ditut BLUE DRAGON telesailari dagokionez. Zoritxarrez grabatu nituen dvdak apurtzen hari dira ta diskoak ateratzerakoan, azkenengo atalak (disko bakoitzak 5 atal ditu) ezin dira atera edo ateratzekotan saltotxo batzuk dituzte. Nik segituko naz ateratzen atalok gero ripeatzeko baina tamalez ezin izango dut telesaila osatu, batez ere lehen denboraldi originala.

Eta aprobetxatuko det ZORIONAK emoteko kide guztioi!!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Lehen denboraldia uste dut nonbait izango dudala, beharrik baduzu esan eta disko gogorretan bilatzen hasiko naiz.

Bide batez, eguneratu lehen mezua bozka berriekin ;)
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Barandi26

Nik zoroak zoro bozkatzen dut, ahal bada igo mesedez!!