Megarekin Zalantza bat

Sortzailea Arsenicum, 2016ko Otsailaren 04a, 10:16:23

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Zalantza bat daukat Megarekin. Demagun bi kontu sortzen ditudala. A eta B.

A kontuan karpeta bat igotzen dut. Eta B kontuarekin sartzerakoan kontu honetara pasatzen ditut, megak ematen duen aukeraren bitartez.

Gero A kontua ezabatu egiten dut.

B kontuan fitxategiak egoten jarraituko lukete?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Ainz

A kontutik fitxategiak "Full access" moduan konpartitu badira eta ondoren B kontuan "Sharing" karpetatik, "Cloud Drive" karpeta nagusira pasa badira ez dago arazorik. Nik horrela pasa izan ditudanean, A kontutik fitxategiak borratzean, B kontutik ez dira borratu izan. Gainera, fijatzen bazara, "Sharing" karpetan daudenean, B kontuan ez dute tokirik okupatzen, baina "Sharing" karpetatik, karpeta nagusira pasatzean bai.

Aju

Hori duela hilabete batzuk egin nuen neukan kaosa konpontzeko, eta posible zen, bai. Ez naiz gogoratzen nola, baina bai.

Arsenicum

Ondo dago jakitea ze nik ere Ajun dinon moduan, "Kaosa" daukat Mega kontuetan.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

baronluigi

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2016ko Otsailaren 04a, 16:28:11
Ondo dago jakitea ze nik ere Ajun dinon moduan, "Kaosa" daukat Mega kontuetan.

Bai. Nik badauzkat nire kontuan jada jatorriz igo ziren kontuetan ez dauden fitxeroak

Megak duen arazorik larriena "Aldi bateko akatsa" da. Aldi baterako jartzen badu ere, batzuetan akats hori betirako izaten da, eta akatsdun fitxeroa ezin daitezke eta jatorrizko kontutik jaitsi. Hau MEGAUPLOADen ere gertatu oi zen, edo dirudienez MEGAN ere gauza berbera gertatzen da.