telesail barria

Iniciado por ikerelo, 2016ko Febreroren 09a, 12:12:33

Tema anterior - Siguiente tema

0 Usuarios y 1 Visitante están viendo este tema.

ikerelo

Egun on, ez dot gogoratzen telesail honen izena, baina bai etb-k aspaldi eman zituela bere lehenengo katean, gazte nintzanean. Gogoratzen dozue euskaraz zuen izena eta non eskuratu edo ikusi dezakedan? eskerrik asko.

https://www.youtube.com/watch?v=YSnnTpTZ0_Q

Ainz

Google-en bilaketatxo bat eginda, honako datuak aurkitu ditut.

Izena
Japonieraz: サッカーフィーバー
Italieraz: I ragazzi del mundial
Ingelesez: Soccer Fever
Erderaz: "Fiebre de fútbol": la historia animada de la Copa del Mundo

Hau ikusita, foro honetan dagoen artxibategira jo eta gai honetan ikus daitekeen moduan, serie honen izena Munduko futbol txapelketa dela esango nuke.

Aju

#2
Serie hau ETB3 sortu zenean eman zuten azkenekoz. Garai hartan zumarra oraindik ez zen hasi serieak grabatzen, beraz edo Taichisanek dauka grabatuta edo inork ez zuen grabatu. ETB3ren sorreran emititutako serie galduak James Bond Gazte, Domel eta Kazetari Ausartak datozkit gogora.

Seriearen euskarazko titulua Ainzek dioena da.

Arsenicum

Ez dut gogoratzen etb3n eman zutenik. Etb1an duela urte piloa bai. Oso serie ona zen, interesgarria eta ondo kontatua. Nik gustura ikusten nuen.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Taichisan

Nik zihurtatu nezaket ez zela etb3ko garaian emititu inoiz bez, bestela gutako inork edudiko lukee baina ez dut uste... Estaten dituduzen beste batzuk ahalegia baditut (kazetari ausarta)...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

#5
Cita de: Taichisan en 2016ko Febreroren 10a, 00:43:46
Nik zihurtatu nezaket ez zela etb3ko garaian emititu inoiz bez, bestela gutako inork edudiko lukee baina ez dut uste... Estaten dituduzen beste batzuk ahalegia baditut (kazetari ausarta)...
Eta nik ziurtatzen dizut %100ean bai zutela eman :barre: Gaur otsailaren 10a dela bezain ziur baieztatzen dizuet. Garai hartan Kare Kano eta Sherlock Hound ere ematen zuten. Egia esan pixkat damututa nago ez grabatzeaz.

Arsenicum

Kare Kano ez zuten euskateleko etb-ko katean eman? Betizu delako kanala edo? Nik aitite amomaren etxean grabatu nuen atalen bat eta...
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Cita de: Arsenicum en 2016ko Febreroren 10a, 14:46:19
Kare Kano ez zuten euskateleko etb-ko katean eman? Betizu delako kanala edo? Nik aitite amomaren etxean grabatu nuen atalen bat eta...
Gero ETB3n be bai.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Cita de: jonnydbz en 2016ko Febreroren 10a, 19:40:59
GoiTBn ere eman zuten.
Kare Kano ala futbolekoa?

Bide batez, kate txiki hauek emititzen al dute gaur egun?

jonnydbz

Cita de: Aju en 2016ko Febreroren 10a, 20:16:45
Cita de: jonnydbz en 2016ko Febreroren 10a, 19:40:59
GoiTBn ere eman zuten.
Kare Kano ala futbolekoa?

Bide batez, kate txiki hauek emititzen al dute gaur egun?
Futbolarena. GoiTB emititzen jarraitzen du, baina nik dakidala ez du marrazki bizidunik ematen. Bere edukiak eta beste tokiko kateetako edukiak emititzen dituzte, baita Hamaikakoak ere. Suposatzen dut ETB3rekin ez diotela zentzurik ikusiko marrazki bizidunak emititzeari.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

ikerelo

Orduan ez dekozue telesail hori ikusgai? tamalgarria :( kazetaritzan eta futbolean telesail horiekin hasi nintzen txiki-txikitatik XD eskerrik asko zuen laguntzagatik eta ia laistek ikusi dezakegun etb-k emandako telesail guztiak hemen!!