Dragoi Bola Euskaraz MLG parodia - ADI! SOS Euskal Bikoizketa hil zorian

Sortzailea mecha_thor, 2016ko Apirilaren 01a, 15:00:32

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

mecha_thor

Arratsalde on!  :trunks:

Hemen uzten dizuet Dragoi Bolaren espazioko gerlarien sagaren eta Freezer-ren sagaren momentu onenak biltzen dituen MLG parodia.

Horretaz gain, jakingo duzuenez, euskal bikozketa desagertzeko arriskuan dago. Bideo honettan euskal bikoizleen kolektiboak bere egoeraren salaketa egiten du eta nik nire iritzia ematen dut.

https://www.youtube.com/watch?v=DuaUx-VJOAA

Ez dakit hau izango ote den hau publikatzeko leku egokiena  :goku:

Zuen iritziak utzi eta zabaldu ezazue bideoa mesedez. Ondo ibili!

Agur bero bat.

Aju

Aspaldiko kontua da euskal bikoizketaren egoera larria, baina ez da neurririk hartzen, eta ez da hartuko bikoizleek planto egin eta material berriaren sorrera ezinezko bihurtu arte. Gauzak ez dira baloratzen galtzen diren arte.

jonnydbz

Egia da bikoizketari dagokionez ezer gutxi egiten dela berri. Ematen duenez ETB eta Eusko Jaurlaritzarentzat nahikoa material dago bikoiztuta behin eta berriz emititzeko. Nahiago nuke oraingo 4 kateak mantendu beharrean aurreko biak bakarrik eduki: ETB1 guztiz euskaraz eta ETB2 gaztelera eta euskaraz. Anti Just for Laughs bihurtu behar dugu, horrelakoek ez dute ezer aportatzen.

PD: zer esan nahi du MLG?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Bikoizleek txantajea egin beharko lukete: gu gabe ezin duzue ezer berririk emititu, beharrezkoak gara. Edo ganorazko lana daukagu edo bagoaz. Sinplea da.

mecha_thor

#4
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2016ko Apirilaren 03a, 00:09:03
Egia da bikoizketari dagokionez ezer gutxi egiten dela berri. Ematen duenez ETB eta Eusko Jaurlaritzarentzat nahikoa material dago bikoiztuta behin eta berriz emititzeko. Nahiago nuke oraingo 4 kateak mantendu beharrean aurreko biak bakarrik eduki: ETB1 guztiz euskaraz eta ETB2 gaztelera eta euskaraz. Anti Just for Laughs bihurtu behar dugu, horrelakoek ez dute ezer aportatzen.

PD: zer esan nahi du MLG?

Interneten modan dauden bideo mota batzuk dira. Berez "Major League Gaming" esan nahi du, hau da, bideojokoen e-sports liga handiena edo nagusiena. Bideo mota hauek honen memez beterik daude eta oso zentzugabekoak dira.

Kateei dagokionez, kate berri hauek ireki zituztenetik kate nagusietan zegoen eduki asko haietara pasatu zuten ahaztean eroriaraziz. Geroztik kate hauek programazio guztiz desatsegin eta arduragabe bat dute batere erakargarria ez dena.

Atera diezaiegun probetxu minimo bat kate hauei!  :tiroegin:

mecha_thor

#5
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2016ko Apirilaren 03a, 12:52:55
Bikoizleek txantajea egin beharko lukete: gu gabe ezin duzue ezer berririk emititu, beharrezkoak gara. Edo ganorazko lana daukagu edo bagoaz. Sinplea da.

Eta zuk uste duzu irabazterik dutela? Zoritxarrez ezezkoan nago ni  :ezez: eta horrela balitz bikoizketaren behin betiko heriotza suposatuko luke. Pelikularen bat eta salbuespenak salbu.

Hitz egin beharra dago eta gauzak mahai gainean jarri. Honek irtenbide bat derrigorrezkoa du.

Aju

Aipamenaren egilea: mecha_thor  Noiz: 2016ko Apirilaren 03a, 15:19:26

Noski lortuko luketela. Hasiera batean ETBk bere horretan iraun dezake material zaharra emitituz, baina epe motzera arazoak hasiko lirateke jada. Ez pelikula, ez serie, ez dokumental, ez off-eko ahotsak dauzkaten iragarkirik, ez ezer berririk. Azken hau izugarrizko limitazioa da; iragarkiak dira diru-iturri nagusia eta ezingo lituzkete ganoraz atondu.

Greba mugagabea egingo balitz berehala jasango lituzke presioak. Eusko Jaurlaritzak berak ere neurriak hartu beharko lituzke.

Taichisanek esan zidanaren arabera apenas dago bikoizlerik bikoizketatik bizi denik esklusiboki, ez baitu nahikoa ematen. Gauzak horrela ez luke zaila izan behar planto egitea. Lanpostuaren duintasunaren alde borrokatzeko pausotxo bat ematea da kontua.

Autobus gidarien eta abarren kolektiboek lanuztea egiten dutenean sekulako kaosa izaten da zerbitzu minimoekin; bikoizleen kasuan ez litzateke zerbitzu minimorik ere existituko, eguneko deialdiekin egiten baitute lan, hilabete osoko nominekin izan beharrean. Zerbitzu minimo hori ez existitzeak areagotu egingo luke presioa.

Nire ustez soluzioa argia da, baina noski, nik hau ikusle bezala diot; ez naiz langile horietako bat, ez dakit beraien egoeraren berri, eta segur aski batek baino gehiagok bikoizketatik ateratzen duen apurra beharrezko du aurrera egiteko eta ezin du boikotik egin.

mecha_thor

#7
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2016ko Apirilaren 03a, 15:42:22

Azkenean lan hori beteko duen norbait aurkituko zutela uste dut nik. Ikus-entzunezko lanetan aritzen diren kolektibo guztiak ados jarri ezean. Ezin dugu ahaztu azken finean lanpostuak direla eta gaur egungo egoera ikusita erraza dela norbaitek lan hori nahi izatea.

Autobus gidarien grebena desberdina da, hauek zuzenean dute eragina populazioan eta onartu beharra dago horrelakoetan berehala astoratzen garela.

Nik konponbide bakarra ikusten dut eta horretarako ETB-ren buruen borondatea behar da erantzun politikoaz gain. Tristea da onartzea baina beti bezela berdinen eskuetan gaude  :shit:. Nik ere hau guztia ez-jakintasunetik diot, ez dut zehatz-mehatz ezagutzen bikoizleen egoera.

Aju

Aipamenaren egilea: mecha_thor  Noiz: 2016ko Apirilaren 03a, 18:22:52

Hori ez da besterik gabe ordezkatzen den lanpostu bat, fabrika batean piezak errebisatzen dituen baten moduan. Batek ezin du guzti hori konpondu; pelikula bat ganoraz bikoizteko plantilla handia behar da, ezin du "baten batek" dena bikoiztu. Eta bikoizketa ez du edonork egiten ondo, ezin duzu presaka tipo/tipa bat jarri; formazio bat jaso beharko luke. ETBren hasierako garaietara joan beharko lirateke, deialdi masibo bat eginez eta formazio orokorrak eskainiz. Eta hori ezin du onartu. ETB ezin da bikoizlerik gabe geratu, Eusko Jaurlaritzak EZIN DIO hori onartu, hezkuntza saila irakaslerik gabe geratzea onartu ezin duen moduan. Kate PUBLIKO bat ezin da geratu hain baldintzapen gogorraren menpe. Bere izatearen arrazoia eztabaidan jarriko litzateke.

mecha_thor

#9
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2016ko Apirilaren 04a, 17:51:05

Badakit, formakuntza eta profesionaltasuna behar da horrelako lanak ondo eta ganoraz egiteko. Esan nahi dudana da beti egongo dela formakuntza hau duen norbait lan hauek betetzeko prest. Argi dago ezin dutela hartu kaleko edozein txakurkume.

Lanpostuak eskeiniko lituzkete eta boikota egin duen bikoizle oro pikutara bidaliko lukete. Indartsuek beti izango dituzte irabazteko aukera handienak. Hauek nire usteak dira, beraz argi dago ez dudala arrazoia izango esaten dudan guztian.

ETB-ren kate publikoaren izatea aspaldi egon beharko litzateke eztabaidan. Beste gauza askorekin batera. Telebista publikoa izateaz gain telebista EUSKALDUNA dela suposatzen delako.

xeldorf

SOS euskal bikoizketa hil zorian:
Euskal ikus-entzunezko bikoizketa sektorea desagertzeko zorian da. Azken urtetan bikoiztutako materiala 100 ordu ingurukoa izan da soilik eta eitb-k aurretik zuen materiala behin eta berriz berremititzen du.

Ondorengo bideoan gaur egungo egoera nolakoa den azaltzen da.
Zabaldu mesedez!!!
https://www.youtube.com/watch?v=DuaUx-VJOAA

Whatsapp-etik mezu hau bidali didate (linkaren ordez bideoarekin) ea geiago zabaltzen den.