KIM DOTCOM-en arabera, MEGA itxitzeko zorian egon liteke

Sortzailea baronluigi, 2016ko Apirilaren 22a, 00:13:32

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.


Taichisan

Ez dut uste broma izango denik inondik inora, serioa dirudi gauza. Orduan material guztia beste "konfidantzazko" serbidore batera eraman beharko dugu.
Bide batez esan nahi dizuet, hor geratu zela SERVER bat erostearena Euskal Encodingsentzako, eta uste dut garaia dela hortaz eztabaidatzeko ta begitatzeko Crowfunding-a eginez, zeren bestela akabo gure lan guztia....
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

Atzo Megakoek egin zuten adierazpena. Erdarara itzuli nuen beste foro baterako

Aipatu"Mega has significant funding and strong support from shareholders so its financial position is certainly not precarious. Dotcom's comment is factually incorrect and the motive is unknown," Hall informs TF.
"Mega continues to experience strong growth which illustrates the global appreciation of the quality of its services. Mr Liu has a shareholding interest but has no management or board position so he certainly doesn't control Mega.
AipatuMEGA posee una notable financiación y disfruta de un gran apoyo por parte de sus accionistas, por lo que su estado financiero no es para nada precario. Los comentarios del señor Dotcom, cuyos motivos se desconocen, son objetivamente incorrectos.

Mega continua experimentando un fuerte crecimiento, lo que demuestra la apreciación global que recibe la calidad de sus servicios. Es cierto que el señor Liu posee acciones de la compañía, pero no forma parte de la junta directiva. Por lo tanto, puede afirmarse que el señor Liu no controla MEGA.

zumarra

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2016ko Apirilaren 22a, 00:13:32
https://twitter.com/KimDotcom/status/722942842193055745?ref_src=twsrc^tfw

http://prnoticias.com/internet-y-redes-sociales/internet/20151839-kim-dotcom-cierre-mega

Egia bihurtuko delakoan ala Dotcom-en gezur bat besterik ez dela uste duzue?

Itxoitea besterik ez. Duela bost urte MEGAUPLOAD itxi zenan ere sekulako kaltea egin zigun. Hau ere egiaztatzen bada orduko egoeran egongo gara.

burrundaie

Beharbada Cloud Mail erabiltzen hasteko garaia iritsi zaigu, orain arte esteka guzti-guztiak erabiltzeko moduan dauzkana, eta bideo artxiboa zuzenean ikusteko aukera ere eskaintzen duena ; edo Solid Files (nahiz eta azken honen debaldeko bertsioa 15 Gbera murriztu diguten), iraupen luzea ziurtatua duena, batez ere estekak DLC edukiontzi baten barruan sartuz gero. Edo zergatik ez, Google Drive bera ere... Beharbada ez dira Mega bezain eroso eta azkarrak izango, baina askoz iraupen handiagoa ematen dute eta hori da, azken batean, gure bezalako foru batean axola behar ligukeena. Hortaz, nire uste beti ere, Megak baditu alternatibak. Gure esku dago haiek erabiltzea...

baronluigi

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2016ko Apirilaren 22a, 22:08:10
Beharbada Cloud Mail erabiltzen hasteko garaia iritsi zaigu, orain arte esteka guzti-guztiak erabiltzeko moduan dauzkana, eta bideo artxiboa zuzenean ikusteko aukera ere eskaintzen duena ; edo Solid Files (nahiz eta azken honen debaldeko bertsioa 15 Gbera murriztu diguten), iraupen luzea ziurtatua duena, batez ere estekak DLC edukiontzi baten barruan sartuz gero. Edo zergatik ez, Google Drive bera ere... Beharbada ez dira Mega bezain eroso eta azkarrak izango, baina askoz iraupen handiagoa ematen dute eta hori da, azken batean, gure bezalako foru batean axola behar ligukeena. Hortaz, nire uste beti ere, Megak baditu alternatibak. Gure esku dago haiek erabiltzea...

Mail.ru ren doako kontu bakoitzak 10 email helbide faltsu sortzeko aukera ematen dute. Helbide faltsu horiek GOOGLE DRIVE kontuak sortzeko erabil daitezke. Ez da batere desatsegina egia esan.

burrundaie

Galdera honako hau da: zein izan da orain arte iraupen aldetik izan dugun zerbitzari seguru eta egonkorrena? Zalantzarik gabe, Ziddu da. Zidduko estekak 2012. urtetik daude eta ia denak erabiltzeko moduan gaur egun ere. Hortaz, lau urtean batere arazorik ez du eman zerbitzari honek. horrez gain, igoera eta jaitisiera onak ditu. beharbada aukera ona izan liteke film luzeetarako hau maizago erabiltzea (besteak baztertu gabe, noski, erabateko ziurtasunik ez baitago), eta artxibo txikiagoetarako (marrazkiak, dokumentalak etab.) Cloud Mail. 

zumarra

#7
Nire MEGA-ko kontu zaharrena 2013-koa da eta artxibo guztiak hor daude ere bai. Lehenago 2Shared, 4Shared eta beste batzuk erabili nituen baina onena (niretzat) MEGA izan da.

Hala ere, Ziddu-n kontu bat ireki berri dut eta itxura ona du. Hor geratuko da, badaezpada ere...

MEGAUPLOAD itxi zenean, oker ez banago, 6 hilabete luze behar izan genituen berriz dena igotzeko. Geroztik material asko sortu da eta oraingoan akaso denbora gehiago beharko genuke...

Beno, batzuk 13 urte daramagu honekin eta ez dago gaizki orain arte egindako lana, eh? :fly:

baronluigi

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2016ko Apirilaren 23a, 09:34:00
Galdera honako hau da: zein izan da orain arte iraupen aldetik izan dugun zerbitzari seguru eta egonkorrena? Zalantzarik gabe, Ziddu da. Zidduko estekak 2012. urtetik daude eta ia denak erabiltzeko moduan gaur egun ere. Hortaz, lau urtean batere arazorik ez du eman zerbitzari honek. horrez gain, igoera eta jaitisiera onak ditu. beharbada aukera ona izan liteke film luzeetarako hau maizago erabiltzea (besteak baztertu gabe, noski, erabateko ziurtasunik ez baitago), eta artxibo txikiagoetarako (marrazkiak, dokumentalak etab.) Cloud Mail.

Nire mediafireko linkak 2012 geroztik tinko diraundite oraindik. Eta nire GMAIL kontuetan 2005garren urtean igotako fitxero dexente titut oraindik eskuragarri.

StarKillerNFS

Nik ez dut uste MEGA epe motzera itxiko dutenik. Denok ezagutzen dugu Kim Dotcomen izaera espekulatzailea, antzekoa egin zuen behin bere akzioen balioarekin jokatzeko eta dirutza ateratzeko beste enpresa batean kontura.

Nire gomendioa, torrentak erabili, azkarragoa eta erosoagoa baita.

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2016ko Apirilaren 22a, 10:21:30
Ez dut uste broma izango denik inondik inora, serioa dirudi gauza. Orduan material guztia beste "konfidantzazko" serbidore batera eraman beharko dugu.
Bide batez esan nahi dizuet, hor geratu zela SERVER bat erostearena Euskal Encodingsentzako, eta uste dut garaia dela hortaz eztabaidatzeko ta begitatzeko Crowfunding-a eginez, zeren bestela akabo gure lan guztia....

Nahiko garestitxoa aterako zen, gutxienez 100Mbps Full-Duplexeko irteera izan beharko lukete bai deskargek bai igoerek abiadura minimo bat mantentzeko (max. 30TB hilero), baina azkar batean motz gera daiteke. Hala ere nire gomendioa 1000Mbps Full-Duplex irteera izatea da. Noski, aurreko bi konexioak unmetered izan beharko ziren.
Bestalde, igo duzuen eduki guztiaren pisua ez dakit zenbat den, baina suposatzen badugu 6,5TB igo duzuela eduki gisa eta hori pixkanaka pixkanaka handitzen doala, eskalatzeko aukera erraza izan beharko luke.
Gero bi aukera egon daitezke, edo makina bakarra erabiltzea guztirako (Data basea, nginx, httpd...) edo hainbat makina erabili load balancer batekin batera.
Lehenengo aukera hautatuz garestiagoa izan daiteke eta zailagoa gerta daiteke eskalatzeko orduan, eta bigarren aukera konplexuagoa mantentzerako orduan...
Orduak eta orduak egon gintzeke gai honi buruz hizketan, baina ez dut alferrikakoan hitz egin nahi.



PS: Guztia 80EUR baino gehiago hilabetero