SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ

Sortzailea JASS, 2016ko Maiatzaren 28a, 23:45:07

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

JASS

Badirudienez EITB-k ez duela asmo handirik Dragoi Bola bikoizten jarraitzeko, firma jasotze bat egin dut ea zerbait lortzen den. Irakurri eta erabaki lagundu nahi duzun...

Gokuk eta bere lagunek zure laguntza behar dute, emaiezu zure energia eta lagundu Dragoi Bolak euskaraz jarrai dezan...


https://www.change.org/p/eitb-dragoi-bola-euskaraz-1e066897-19aa-4581-8c78-e6748c13f8aa

jonnydbz

Antza denez Bilboko 2. manga azokan, ostiralean Dragoi Bolaren bikoizketari buruzko itzaldia egongo da. Web-gune ofizialean ez dut programarik aurkitu, baina hurrengo estekan komentatzen da:
http://cooljapan.es/llega-ii-salon-del-manga-cultura-japonesa-bilbao/

Ez dakit gaur egungo egoerari buruz ezer komentatuko duten.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

JASS

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2016ko Ekainaren 19a, 20:49:45
Antza denez Bilboko 2. manga azokan, ostiralean Dragoi Bolaren bikoizketari buruzko itzaldia egongo da. Web-gune ofizialean ez dut programarik aurkitu, baina hurrengo estekan komentatzen da:
http://cooljapan.es/llega-ii-salon-del-manga-cultura-japonesa-bilbao/

Ez dakit gaur egungo egoerari buruz ezer komentatuko duten.

Zoritxarrez ezingo dut joan. Inork nire partez galdetu ahal badie, zer deritzaieken Dragoi Bolak bikoiztua ez duena orain euskaraz bikoizten jarraitzea, ikaragarri eskertuko nioke...  :love: Badaezpada eskerrak emango ditut aurreraturik... Mila esker!

egoninobi

#3
A zelako amorrua! Ni ere ezingo naiz joan...
Larunbatean balitz eskapada egingo nuke baina ostiral arratsaldean azterketa zantar bat daukat... :triste:
Ez daukat joateko inolako modurik...  :giveup:

JoanAnderrek esan bezala, norbaitek joaterik badu nik ere eskertuko nuke egungo egoeraz galdetzea eta gero guri xehetasun guztiak kontatzea. Mila esker~!  :pozik:

EDIT:
Hitzaldiarena konfirmatu dut eta Arkarazo jauna (Vegeta) izango omen dugu hizlari: https://twitter.com/SMangaBilbao/status/744886213849530368

jonnydbz

#4
Azkenean atzo hitzaldian egon nintzen, hala ere sartzeko oso ilara luzea zegoen eta berandu heldu nintzen... Sartzean euskal bikoizketaren egoera kaskarraz zebilen eta ETBrekiko duen mendekotasunak. Gero anekdota batzuk ere kontatu zituen. Bideoan grabatu zuten, ez dakidana da norabait egiko duten.

Onena Taichisan bera ezagutu nuela azkenean!
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Taichisan

Tira Jhonnydbz, ohorea nirea azkenik ezagutu izana ;)
Ni neuk izan nintzan Elkarrizketaren eramalea (ezer jakin gabe ta derrepente) ta grabatu egin neban, baina tamalez kamarak soilik 23 minutu grabatu zizkidan 45 minutuko elkarrizketatik, badakit beste norbaitek ere grabatu zuela, ia lortzen dudan ta EUSKAL BIKOIZKETA Youtubeko nire kanalean sartzen dudan ;) Esango dizuet.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

JASS

#7
Aipamenaren egilea: JonAnderMindegia  Noiz: 2016ko Maiatzaren 28a, 23:45:07
Badirudienez EITB-k ez duela asmo handirik Dragoi Bola bikoizten jarraitzeko, firma jasotze bat egin dut ea zerbait lortzen den. Irakurri eta erabaki lagundu nahi duzun...

Gokuk eta bere lagunek zure laguntza behar dute, emaiezu zure energia eta lagundu Dragoi Bolak euskaraz jarrai dezan...


https://www.change.org/p/eitb-dragoi-bola-euskaraz-1e066897-19aa-4581-8c78-e6748c13f8aa

50 pertsonek sinatu duzue jada eta eskerrak eman nahi dizkizuet horregatik, eskaera geroz eta azkarrago ari da hazten. MILA ESKER bihotz bihotzez sinatuz edo elkarbanatuz lagundu duzuen guztioi, zuek gabe ezinezkoa izango litzateke hau...
EMAN DIEZAIOGUN GOKURI GURE ENERGIA EUSKARAZ ITZUL DADIN!
GURE GENKIDAMA ENTZUNA IZAN DADILA!
:goku:

egoninobi

Eskerrik asko Jonny eta Taichisan!

Tamala ni ezin izan naizela joan...

Elkarrizketa entzuteko irrikaz nago! Zure berrien zain, Taichisan :)  :txistu:

JASS

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2016ko Ekainaren 25a, 22:32:49
Tira Jhonnydbz, ohorea nirea azkenik ezagutu izana ;)
Ni neuk izan nintzan Elkarrizketaren eramalea (ezer jakin gabe ta derrepente) ta grabatu egin neban, baina tamalez kamarak soilik 23 minutu grabatu zizkidan 45 minutuko elkarrizketatik, badakit beste norbaitek ere grabatu zuela, ia lortzen dudan ta EUSKAL BIKOIZKETA Youtubeko nire kanalean sartzen dudan ;) Esango dizuet.
Mila esker grabatzeagatik! Igotzen duzunean oso gustura ikusiko dut...  :osopozik:

egoninobi


Eman energia Gokuri!! Gure genkidama gero eta handiagoa da!

egoninobi

Lastotxapel izenez ezagun den adiskide batek elkarrizketa labur bat egin dio Arkarazo jaunari:
Hona bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=ILrAOqobtTg
(Elkarrizketa hau hitzalditik kanpo da)

Taichisan

Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2016ko Ekainaren 27a, 13:33:42
Lastotxapel izenez ezagun den adiskide batek elkarrizketa labur bat egin dio Arkarazo jaunari:
Hona bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=ILrAOqobtTg
(Elkarrizketa hau hitzalditik kanpo da)
Itzaldia baino leheneko elkarrizketak ziren ahin zuzen ere, hor alde batean negoen nik prestatzen geroxeago egingo nioen galderak XD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

JASS

Aipamenaren egilea: JonAnderMindegia  Noiz: 2016ko Maiatzaren 28a, 23:45:07
Badirudienez EITB-k ez duela asmo handirik Dragoi Bola bikoizten jarraitzeko, firma jasotze bat egin dut ea zerbait lortzen den. Irakurri eta erabaki lagundu nahi duzun...

Gokuk eta bere lagunek zure laguntza behar dute, emaiezu zure energia eta lagundu Dragoi Bolak euskaraz jarrai dezan...


https://www.change.org/p/eitb-dragoi-bola-euskaraz-1e066897-19aa-4581-8c78-e6748c13f8aa
100 sinadurara iritsi gara... AUPA! MILA ESKER DENOI!
Oraindik EITB-ren erantzun bat iritxaroten dugu denok baina ez dakigu ezer... nik gutxienez ez. Espero dut laister berriak izatea, zerbait dakidanean hemedik jakin ahalko duzue...
MILA ESKER berriz ere eta horrela segi dezan...
:osopozik:

egoninobi

Albiste bikaina sinadurena!! Ea orain EiTBk nola erreakzionatzen duen :)

Bide batez Lastotxapel jaunak hitzaldiaren 15 minutuko bideo bat igo du  :pozik2:
Bertsio osoaren zain egon bitartean hemen duzue zati bat ikusi ez duzuenontzat:
https://www.youtube.com/watch?v=ZczX_e8tz34&

"igual resulta que resurge Dragoi Bola y no se dobla en euskera" dio Arkarazkok...
Ba nik esango nuke jadanik berpiztu dela Dragoi Bola Superrekin... beraz EiTBk hobe du espabilatu  :jipo3:

Hitzaldia euskaraz izango zela uste nuen... Nire gaztelera apur bat erdoilduta dagoela ohartu naiz XD