SOS - DRAGOI BOLA EUSKARAZ

Sortzailea JASS, 2016ko Maiatzaren 28a, 23:45:07

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

JASS

Badirudi badagoela aukera oraindik Dragoi Bola Super euskaraz ikusteko! Abuztuaren 13an, 21:30etan Dragoi Bola Z Jainkoen Bataila emitituko da ETB3an, orain da euskal jarraitzaileek zenbat garen erakusteko unea. Gehiago ulertzeko begira eskaeraren aktualizazioan...
https://www.change.org/p/eitb-dragoibolaeuskaraz/u/17517065

egoninobi

Mila esker egiten ari zaren guztiagatik, Jon Ander. Eskertzekoa da zure ahalegin guztia, eta ez dut ezkorra izan nahi baina... hori ezinezkoa da. EiTBk ez du horrela funtzionatzen.

Asteburu honetan Jainkoen Bataila emitituko dela kasualitate hutsa da. ETBren zentzugabeko programazio random horietako baten ondorio baino ez da. Filma zinematan estreinatu zenetik dagoeneko bizpahiru aldiz emititu dute ETB3n, baita Nahieran ipini ere lotsagabeok. Badakite (jakin beharko lukete) Dragoi Bola anime arrakastatsua dela baina ikusten duzu zelako tratua ematen dioten.

"Gai horri buruz ez dakigu ezer". Pff. Ikusten da bai haien interesa. Horrek baieztatzen du ez daukatela inolako asmorik ezta Dragoi Bola KAIren bigarren zatia bikoizteko, eta hori zen papeleta gehien zituena.

Japonian laster estreinatuko da F Berpiztuaren bertsio luzatua. Eta noski, Jainkoen Batailaren luzapena bikoiztu ez badute hau ere ahaztu euskaraz ikusteaz. (Bertsio luzatuen kontu honek ere baditu bereak. Filmak hasieratik luzeak izan balira euskaraz egongo lirateke osorik.)

Dragoi Bola Superri buruz oraindik goizegi da. Japoniatik kanpo ez da inon emititu. Ederra horixe ETB izango balitz emititzen lehena XD

Dena den ez daukagu ezer galtzeko eta ez digu kalterik egingo ETBkoei gure interesa milagarren aldiz adierazteak. Beraz Jon Anderrek esan bezala, ahal duzuen guztiok piztu telebista eta gozatu filmaz edo utzi telebista piztuta gutxienez. Baliteke mirariren bat gertatzea. Ez dezagun galdu itxaropena.

Bide batez nire telebista hondatua dago ala ETBk marrazkiak jatorrizko hizkuntzan entzuteko aukera kendu du? Aspaldi da ez didala audioa aldatzen uzten... Ez al zuten esaten bikoizketa baino nahiago zutela jatorrizko bertsioa bultzatu? A zelako arpajotzea.

Aju

Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2016ko Abuztuaren 09a, 03:14:50

Audientziak ez dira horrela neurtzen. Berdin da piztuta badago ala ez.

ETBk Super emitituko du baldin eta beste kateetan onarpen handia lortzen badu eta FORTAk muturren aurre-aurrean jartzen badio. Kate itsuagorik...

baronluigi

Itsua ez. Xuhurra. Irratian izugarrizko kaleratze pila egiten ari dira azkenaldian, baina konturatzen bazarete ia ez da aditzera ematen. Gainera beraien aurrekontua gero eta murritzagoa da urtero eta ETBen dirugose den jende asko dago.

egoninobi

#19
Xuhurra barik desastre hutsa esango nuke nik. Ulergarria da aurrekontu faltagatik eduki berri askorik ezin bikoiztea. Baina daukaten gauzekin fundamentuzko programazio parrila egonkor bat eskatzea gehiegizkoa al da? ETB3ko programazioa desastre hutsa da, eta hori ez da diru faltagatik.

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2016ko Abuztuaren 09a, 13:18:38
Audientziak ez dira horrela neurtzen. Berdin da piztuta badago ala ez.
Banekien hori :barre: Animatzearren baino ez dut esan, ezkorregia izan ez ote naizen aurretik esandakoarekin XD

Nik egia esan Dragoi Bola Super bikoizteko aukera handiak ikusten ditut, baina hiruzpalau urte barru edo. Ea bitarte horretan gauzek hobera egiten duten.