ONE PIECE GOLD eta beste filmak... euskaraz?

Sortzailea egoninobi, 2016ko Urriaren 07a, 16:58:23

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

egoninobi

Aupa lagunok!

Batzuk jada enteratuko zineten antza denez One Pieceren film guztiak bikoizten ari direla katalanez eta gazteleraz Selecta Visionen eskutik: http://misiontokyo.com/noticias/todas-las-peliculas-de-one-piece-llegaran-con-selecta-vision
Eta hori guztia gutxi balitz Japonian estreinatu berri den azkeneko filma ere zinemetan izango da azaroaren 4an katalanez eta gazteleraz: http://misiontokyo.com/noticias/las-pelis-de-one-piece-contaran-con-las-voces-originales-en-castellano

Nire galdera eta beste askorena: Eta euskaraz?

Antza denez Zineuskadik ez du interesik eta ETB ezagututa honek are gutxiago.
Zer uste duzue zuek? Ba ote dago aukerarik zerbait euskaraz ikusteko?

Taichisan

Informazio hori ez da guztiz egia. Lehenengo eta behin katalanez SOILIK ONE PIECE GOLD bikoiztu egin da, beste guztiek ez dakate Kalana... Zergaitia? Galdeiozue Selectari, oso jaioak dira ta bereen buruei harriak botatzen.
Bestetik, ZINEUSKADIrekin jarri nintzen harremanetan pasadan astean esanez oso interesgarria litzakeela euskaraz ikusi ahal izatea filme hori ta beste guztiak baita, ONE PIECE Euskaraz ikusteko irrika bizia baitdaugaku. ZINEUSKADIren arduradunak esan zidan begiratuko dutela ia lortu ahalko balukete behintzat zinemarako bikoiztea naiz ta pixkat beranduago izan. Ordun, itxaron beharko dugu ia berri onen bat emoten badigute!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi

Twitterrean ikusi dut eta lotsagarria da benetan Selectaren jarrera. Lotsagarria eta ulertezina erabat, izan ere bikoizketa katalana da jarraitzaile gehien dituena.

Gure kasuan pozgarria da Zineuskadiren berri entzutea. Mila esker Taichisan! Irrikaz egongo naiz berri onen zain :)