.TS artxiboak editatzeko aplikazioak

Sortzailea Artadi, 2017ko Urtarrilaren 02a, 08:20:02

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Artadi

2017ko Urtarrilaren 02a, 08:20:02 Azken aldaketa: 2017ko Urtarrilaren 02a, 10:55:52 Artadi(e)k egina
Egunon,

Nire betiko aplikazioa (videoredo)  gaurkotzeko edo aldatzeko aukera aztertzen ari naiz. Videoredoren bersio zaharra daukat eta oso egokia da TS artxiboak MPEG2ra pasatzeko (eta gero DVDa egin back up bezala), baina EZ du beste formatorik onartzen.

Baina DVDak zaharkituta geratzen ari dira, eta uste dut orain, egokiago dela MP4 edo H264 formatoak erabiltzea (uste dut artxibo arinagoak sortzen direla) gure grabazioak gordetzeko.
Aukerak honako hauek dira: DVDredo programaren azken bertsioa erosi (mp4 eta H264 aukeran) edo BESTE programaren batera aldatu. 
Proposamenik?
Zeintzu programa erabiltzen duzue, lagunok?


Arsenicum

Nik Zumarraren gomendioz Avidemux erabiltzen dut. Oso erreza da erabiltzeko eta ondo konpontzen naiz.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

burrundaie

Nik ts. artxiboak bat egiteko Video to video debaldeko programa erabiltzen dut. Behin bideo artxiboa lortuta, normalean Freemake video converter-ekin moztu, txukundu eta kodeatzen dut. Mozteko Avidemux ere oso ona da.


Ajubita

Nik meGUI darabilt, baina erabiltzeko dezente zaila dela aurreratzen dizut.

Artadi

Azkenean lortu dut web txinatar batetan bertsio merke merke bat Videoredo TVSuiterena (DHgate.com).
Bidali didate esteka MEGAtik jaitsiera egiteko: aplikazioa eta karpeta batetan 3 artxibo aldatzeko aplikazioan:



Gure duenak hor dauka. 4.0 bertsioa da MPG2 eta MP4 editatzeko balio du, erraz erraza da manejatzeko eta ez du jatorrizko artxiboa berkodifikatzen.