Aupa Arsenicum!
Oraintxe ikusi dut atala eta oso ondo dago itzulita.
Kartelei buruz, JonAnderMindegiak esan dizun bezala, bideoa editatu beharko zenuke euskaraz jartzeko. Baina hori lan gogorra da. Errazena beharbada RAW original bat erabiltzea litzateke eta dialogo-lerro bat bailitzan itzulpena idatzi kartelik egin beharrik gabe.
Bestalde itzulpenean gaztelerazko "¿" eta "¡" batzuk eskapatu zaizkizu eta Ace txikia bandidoekin dagoenean lerro bat itzuli gabe dago.
Aipamenaren egilea: Arsenicum Noiz: 2017ko Otsailaren 13a, 15:03:50
Ondorengo dudak izan ditut:
Shirohige, Bizarzuri moduan itzuli dut.
Viejo deitzen diotenean, Zaharra itzuli dut. Zahar? Agure?
Shiki Leon dorado --> Shiki Lehoi Urretsu
Akainuren erasoa Inugami Guren --> Txakur sutsua.
Archipielago Sabaody--> Sabaody Uhartedia ala artxipielagoa?
"Bizarzuri" primeran.
"Agure" euskaraz naturalagoa dela esango nuke baina zeuk ikusi.
Nik "Shiki Urrelehoi" erabiliko nuke. Japonieraz 金獅子のシキ (kinshishi no SHIKI) 金=kin=urre / 獅子=shishi=lehoi
"Inugami Guren" -> inugami = txakur jainkoa / guren = gorrimin
"Sabaody Uhartedia" politagoa da euskaraz.
Asko gustatu zait atala. Lan bikaina egin duzu, Arsenicum! Eta orain konturatu naiz Buggy faltan botatzen dudala XD
Itzulpenekin jarraitzen baduzu gure aldetik animoak ez zaizkizu faltatuko ^^
EDIT: Ene bada! "lehoi" hitzari "h" jartzea ahaztu zait... :lotsa:
EDIT 2: "Inugami Guren" kanjiz idatzita begiratu dut eta 犬噛紅蓮 da, hau da, 犬=txakur / 噛=hozkada / 紅=gorrimin / 蓮=loto-lorea.
Dena esaldi labur batean itzultzeko zaila benetan. Beharbada "Txakur hozkada gorrimina" edo "Txakur hozkada loto-gorria"... edo nahi duzuna! Ez duzu zertan literala izan behar XD