Ez duzu pentsatu behar japoniarrek hika noiz egingo luketen, euskaldunek baizik. Anai-arreba eta lagun artean hika, gurasoek seme-alabei ere, edo errestu gabe hitz egiterakoan edo mespretxuz ere hika (gaizkileak, gaiztoek onei hitz egiterakoan,...). Beste kasuetan zuka beharko lukete: zaharrei, nagusiei, maisuei,...
Japonierako atzizkiek ez dute zuzenean honekin zerikusirik, baina bai zeharka. Norbaiti -san/-sama atzizkiaz deitzen badio, zuka behar du. Karate Kid-en Daniel-san adibidez, Daniel jauna litzateke eta hori, nahiz eta maisuak ikasleari esan, errespetuz da, euskaraz ez dauka zentzurik norbaiti jauna deitu hika eginez: "Daniel jauna, lan bikaina egin duk". Beste gauza bat da euskaraz zentzurik duen maisu batek ikasleari jauna deitzea.
Zuk erabaki beharko duzu zein kasutan den atzizki horiek itzulpenik duten, baina hauek zein hizkera erabili behar den defini dezakete.
Begiratu hau langungarri bazaizu:
https://es.wikipedia.org/wiki/Honoríficos_japoneses