Ama Hizkuntza: meme erronka #memeML #Euskara

Sortzailea Arsenicum, 2017ko Otsailaren 20a, 14:14:31

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Ama Hizkuntzaren eguna da bihar, eta RisingVoices-ekoek ekimen bat jarri dute martxan! Meme Erronka.


https://sustatu.eus/euskaljakintza/1487582024


Ama Hizkuntza: meme erronka

Erabiltzailearen aurpegia   
Maite Goñi gaur : 10:16
Gogoratzen UNESCOren Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, "Txiokatu #AmaHizkuntzan" ekimenean parte hartu genuela? Bada, bi urte pasatu dira dagoeneko, eta RisingVoices-eko lagunek beste erronka bat proposatu digute otsailaren 21ean aurtengo Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko: "Ama Hizkuntza meme erronka".

meme clint

Gogoratu behar dugu Ama Hizkuntzaren Eguna munduan zehar aniztasun linguistiko eta kulturala sustatu eta ospatzeko jaio zela, bereziki hizkuntza gutxitu eta arriskuan daudenak. Mother Language Meme Challenge orrian ikus ditzakezu erronkan parte hartuko duten hizkuntzak.

Aurten, beraz, gure erronka euskaraz meme bat sortzea izango da. Labur esateko, meme bat sortu behar da eta, sare sozialetan zabaltzeko orduan, #MemeML eta #euskara hitz-traolak gehitu behar dira.

Urratsez urrats:

Irudi bat hautatu: Hautatu erabili nahi duzun irudia. Beste meme batzuetan erabilitako irudi bat izan daiteke edo zure irudi bat. Memeak sortzeko plataforma ezberdinetan, dagoeneko erabili diren irudiak topa ditzakezu. MemeGen edo Memegenerator plataformak erabil ditzakezu, besteak beste. Zerrenda honetan topatuko dituzu memeak sortzeko gune ezagunenak.
2. Testua gehitu: Behin irudia hautatuta, gehitu testua goiko edota beheko aldean. Testua barregarria zein gogoeta-eragile izan daiteke. Euskararen zaintza, biziberritze edota normalizazioari buruzko meme bat egin dezakezu edo beste edozeri buruzkoa. Baldintza bakarra da euskaraz izatea.

3. Memea zabaldu: Zabaldu memea zure sare sozialetan (Instagram, Twitter, Facebook... ) #MemeML eta #euskara hitza-traolak erantsita.

4.  Egin bat erronkarekin! Bilatu Instagram, Twitter edo Facebooken #MemeML edota #euskara traol-hitzak erabiltzen ari diren erabiltzaileak eta haien memeak iruzkindu, partekatu, birtxiokatu... Nahi izanez gero, zure memean ezagunen bat etiketa dezakezu eta erronkarekin bat egitera gonbidatu.

Eta... gozatu! Animatuko zara? Ni oso txarra naiz gauza horietarako, baina ea bihar bertan egiten dudan nirea!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.