Interstellar ETB2an...euskarazko azpititulurik gabe.

Sortzailea Arsenicum, 2017ko Martxoaren 06a, 01:24:02

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Gaur Interstellar eman dute ETB2an. Gazteleraz eta Ingelesez eta Gaztelerazko azpitituluekin.



Eusko Jaurlaritzak askatutako azpitituluetan Interstellar pelikula zegoen. Twiterrean ikusi dut @euskaltelebista pelikula etb2an emango zutela esanez, eta ezin izan dut isildu.

Hau al da EUSKAL telebista?

Pelmada emango al diegu, aurrerantzean euskarazko azpitituluak sar ditzaten? (baldin badaude behintzat).
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Askatutako azpidatzietan baldin bazegoen, edukitzeko arazo askorik ez dute izango...
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

JASS

Bai, euskaraz daude azpitituluak. Nik ondo deritzot EiTB-ri pelmada ematea 👍, baina nola?

Posdata: Sare sozialak uste dut ez direla medio ona, zerbait idatzi eta ez dute kasurik egiten komentatzen edo galdezka daudenei... 😤

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

Eta igande honetan... Gravity!  :tiroegin:

Zerbait prestatuko dut gauerako.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.