DRAGOI BOLA SUPER KANTAK EUSKARAZ

Sortzailea Taichisan, 2017ko Martxoaren 17a, 01:49:07

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Aupa guztioi!
Hemen uzten dizuet eraiki dudan karpeta non DRAGOI BOLA SUPER ta gainontzeko Euskarazko kantak utziko dizuet. Superren letra guztiak Egoniren lana paregabea adaptatutako lana izan da, mila esker adiskide!
Karpetan ikusiko dituzuen kantak hauek dira:
DRAGOI BOLA SUPER OPENING 1
DRAGOI BOLA SUPER ENDING 1
DRAGOI BOLA SUPER OPENING 2
DRAGOI BOLA SUPER ENDING 7
BANOA HEMENDIK - JAINKOEN BATAILA BER.-

https://drive.google.com/drive/folders/0B98OgZzKh1gLNXlyNVJHRWNPdm8?usp=sharing

Zeuon iritziak espero ditut ta proposapen gehiago Dragoi bolaz aparte. Egia esan baditut ia ia prest ONE PIECEko kanta batzuk ere (etbk egin zituen letrak ardatz hartuta XD)
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Jainkoen bataila igo baino lehen atera izan bazenu, endinga jarriko nion!

PD: Beste lau kasuetan zure ahotsa ozenago balego, hobeto; edo abestia jaitsi. Abestiak ahotsa gehiegi jaten du.

Arsenicum

Oso oso lan ona! Ajurekin bat nator, lehehengo abestian ondo dago, baina besteetan ahotsa zerbait estalita geratzen da. Nire ahotsa izango balitz, hobeto legoke horrela. Baina zurea denez... hobe zerbait gehiago entzuten bada!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

egoninobi

Hau zoragarria da!! Neu-nausi-jo-ta-hautsi gustatu zait batez ere! Earra! Lan bikaina Taichisan!  :rock:

Ajuk eta Arsenicumek esan bezala, saiatu ahotsa musikaren gainetik jartzen. Bigarren openinga primeran entzuten da nire iritziz, baina besteetan ahotsa baxuegi dago aukeran.

Animo proiektu honekin! Eta ONE PIECEren abestiak ere egiten badituzu nik pozik entzungo nituzke :)

Taichisan

Ba One piecekoak egiteko asmoa daukat ere bai, hasiera hasieratik gainera. Ointxe banabil KAI BOOren openinga muntatzen, ia laster erakusteko moduko zerbait daukadan. Eta ia DB SUPERren endingen euskarazko idatziak egin ahalko bazenit Egoini, asko eskertuko nizuke!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi

Primeran! Entzuteko irrikaz nago! Ziurrenik aste santuan itzuliko ditut falta diren Superren endingak  :txistu:

egoninobi

Taichisan, hartu mikroa  :barre:

https://euskomanga.com/news.php?readmore=139

Abesti gehiago itzultzea nahi baduzu (edozein animetakoak) esan  :agurtu:

pocketcalendario

Kaixo
leheno bazegoen web orri bat deskargatzeko euskaraz filmak orain badakizue nondik hartu dezakegu?
eskerrik asko