Juanba Berasategi hil da, euskal animazioaren aitzindaria

Sortzailea jonnydbz, 2017ko Apirilaren 28a, 23:54:07

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Batzuk jakingo duzue jada, baina hemen ere aipatzea beharko luke. Juanba Berasategi hil da, euskal animazioaren aitzindaria. Bereak dira besteak beste Kalabaza Tripontzia (animaziozko lehen film luzea), Fernando Amezketarra, Lazkao Txiki edo Txirrita.

Berrian ikusia:
http://www.berria.eus/albisteak/134200/juanba_berasategi_hil_da_minbizi_baten_ondorioz.htm
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

burrundaie

#1
Tipo langile, umila eta euskaltzale amorratua. Kristoren galera. G.B.

Aju

Atzo gauean berria irakurri nuenean bere filmografia ikusten jarri nintzen eta asko harritu ninduen gauza bat jakin nuen: 1979an Fernando amezketarraren film labur bat egin zuen. Hasieran pentsatu nuen data gaizki zegoela jarrita ze guk betiko seriea ezagutzen dugu, baina ez, 79an 10 minutuko atal bat atera zuten marrazki dezente txarragoarekin eta bikoizketa primitibo batekin. Apaizari zerria lapurtzen zion atala zen, geroko serieko atal batean agertzen dena. Berriak DVDan atera zuen duela urte batzuk eta youtubeko link bat aurkitu nuen.

jonnydbz

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2017ko Apirilaren 29a, 15:42:32

Jarri linka, nik ere irakurri nuen, baina ez nintzen bilatzen hasi.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

JASS

Galera oso handia... 😢
Ez dakit badakizuen, baina bere ohorean Tabakalerak "Kalabaza Tripontzia" (euskarazko lehen animaziozko film luzea, Juanba Berasategik zuzendua) proiektatuko du astearte hotetan 19:00etan, sarrera bakoitza 3,5€ dira. Donostiatik hurbil bizi bazarete, aukera ona da agur on bat emateko...

burrundaie

Aipamenaren egilea: JonAnderMindegia  Noiz: 2017ko Apirilaren 30a, 23:07:52

Hori ere kobratu behar al dute?

JASS

Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2017ko Maiatzaren 01a, 10:49:45
Aipamenaren egilea: JonAnderMindegia  Noiz: 2017ko Apirilaren 30a, 23:07:52
Galera oso handia... 😢
Ez dakit badakizuen, baina bere ohorean Tabakalerak "Kalabaza Tripontzia" (euskarazko lehen animaziozko film luzea, Juanba Berasategik zuzendua) proiektatuko du astearte hotetan 19:00etan, sarrera bakoitza 3,5€ dira. Donostiatik hurbil bizi bazarete, aukera ona da agur on bat emateko...

Hori ere kobratu behar al dute?

Ba ez. Twitterretik galdetu nion Tabakalerari prezioa eta 3,5€ zirela esan zidaten, baina Euskadiko Filmategiak esan berri dit doan izango dela azkenean. :D

burrundaie

Banengoen ba ni. Omenaldian sarrera kobratzea ere... Zabarkeria galanta!

JASS

Niri ere arraro egin zitzaidan, baina Twitterren hori erantzun zidaten. Suposatzen dut oraindik ondo antolatu gabe zegoelako izango zela...

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2017ko Apirilaren 30a, 21:24:46

Hemen