EUSKARAZKO TELESAIL BATEN BILA NABIL

Sortzailea casio, 2017ko Maiatzaren 10a, 12:00:24

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

casio

Kaixo guztioi  :agurtu: ,

Gaur lantokian haurrak gineneko euskarazko telesailei buruz hitz egiten aritu gara (90. hamarkadan jaiotakoak gara). Lankide batek ETB 1-en, haurra zela, ikusten zuen telesail baten bila ari dela aipatu du, gogoratzen duen gauza bakarra ondorengoa da:

Saio guztietan laku batetik/uretatik espiritu antzeko bat ateratzen da zerurantz, non honek maskara trival bat duen. Ez dago oso ziur herensuge bat den, espiritu luze bat...

Irudua badatorkit burura, baina ezin naiz telesailaren izenaz otu.

Baten batek jakingo balu eskertuko nuke iruzkinetan aipatzea!

Mila esker!!!


Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Artadi

Ezin jakin dato hoiekin. Kuxkuzeatu googleekin ea ingles edo espainolezko izenpurua topatzen duzun

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

90. hamarkadan jaioa izanda eta zerbaitetaz gogoratzen bazara marrazki nahiko berriak izango direlakoan nago ezta? Egia esan ez zait ezer burura etortzen.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

casio

Lankideak gogoratzen duenarekin marrazki bat egin du. Laku batetik hiru espiritu ateratzen dira, hauen gorpua "urezkoa" zen. 90.hamarkada bukaera aldera ikusten zuen telesaila eitb-n... Ez dugu informazio gehiago.


Mila esker!

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.