Kastor Txiki txontxongiloak

Sortzailea icarus002, 2017ko Irailaren 25a, 13:08:32

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

icarus002

Kaixo!

Duela 20 urte gutxi gora behera "Kastor Txiki" deituriko telesaio bat bikoiztu zen. Txontxongiloen antzerkia zen, eta ingurumenaren gaiak lantzen ziren bertan. Kastor Txiki zen protagonista, Hartz andaluziar bat ere agertzen zen eta baita basozainak ere.

Uste dut ez zela etben argitaratu, baina berez kapitulu batzuk bikoiztu egin ziren. Laguntza bezala, ahotsak "Lokomotora Txikia" filman agertzen direnak dira.

Norbaitek izan ditzake honi buruzko grabaketak? Izugarri eskertuko nuke, Ikastolan ingurumena eta natura lantzeko material oso onak ziren eta.

Agur bero bat!