TENGEN TOPPA GURREN LAGANN [27/27]

Sortzailea Markel529, 2017ko Azaroaren 29a, 21:10:41

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Markel529

TENGEN TOPPA GURREN LAGANN


FITXA TEKNIKOA
Izen originala: グレンラガン (Tengen Toppa Gurren Lagann)
Autorea: Hiroyuki Imaishi
Produktorea: Gainax
Produkzio urtea: 2007
Atal kopurua: 27

SINOPSIA

Mundu posapokaliptiko batean, non gizakiak lurrazpian bizitzera behartuak izan diren, lurrazpiko herrixka batean Kamina eta Simon lurrazaletik ateratzeko gogoz altxatuko dira bere ohitura eta bizitzaren aurka. Kamina herriko gaizkilea da eta Simon, berriz, herriko zulatzaile onena.
Herrian oso ohikoak dira lurrikarak egotea eta hori da ihes egiteko daukazkaten arrazoietako bat. Gainera, herria txikitxo geratzen ari zitzaien.

EZAUGARRIAK

Arduraduna: Markel529 (Deitu Markel nahi izanez gero)
Proiektuaren egoera: Amaitua
Bideoa: BD 1080p
Audioa: Japonieraz
Azpitituluak: Euskaraz
Formatua: .mkv
Tamaina: 1,3 GB-2,3 GB

DESKARGAK


GURREN HEN ETA LAGANN HEN PELIKULAK

Autorea: Hiroyuki Imaishi
Produktorea: Gainax
Produkzio urtea: 2008-2009 hurrenez hurren
Pelikula kopurua: 2

SINAPSIA

Seriearen berdina, pelikulak seriearen laburpena egiten baitute.

EZAUGARRIAK

Arduraduna: Markel529 (deitu Markel nahi izanez gero)
Proeiktuaren egoera: Amaitua
Bideoa: BD 1080p
Audioa: Japonieraz
Azpitituluak: Euskaraz
Formatua: .mkv
Tamaina: 3.72 gb eta 6.13 gb hurrenez hurren


Arsenicum

Eskerrikasko Markel! Eskomangatik ateratakoak dira, ala zuk egin dituzu?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Markel529

Ez horregatik Arsenicum! Nik egindakoak dira, baina lehenik EuskoMangan argitaratu nituen. Horregatik, pentsatu dut hemen ere argitaratzea, jende gehiagok ikus dezan.  :mihi:

Arsenicum

Ea ikusteko astirik dudan egunen baten!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Jeisten hasi naiz eta lehen atala ikusi dut. Ortografia eta estilo akatsa batzuk ikusi ditut, hauen berri ematea nahi duzu zuzenketak egiteko?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Markel529

Bai, mesedez. Eskertzekoa litzateke, egia esan. Nire lehen azpititulua izan zen eta ziur nago akats asko dituela, beraz, esan beldurrik gabe!

jonnydbz

Lehen atalean ikusitakoekin nator eta nire proposamenak luzatzen ditut. Batzutan mekanografia akatsak dira eta beste batzutan nire iradokizunak jartzen ditut, besteren batek eztabaidatu nahi badu ikus ditzan. Batzutan nire iradokizunak argudiatuta datoz, baina ez denak.

1. ATALA:































UneaOharra
00:12Izenburua pantaila erdialdean agertzen da, arraroa egin zait eta badaezpada jartzen dut, ez baitakit nahita jarri den leku horretan.
02:02Zortzugarren > Zortzigarren
02:25Ez dira nahiko duinak gure etsaiak izateko > Uste dut "Ez dira nahikoa duinak" izan behar dela.
03:00Atalaren izenburua falta da.
04:29Oh, Kamina! => Interjekzion hauek euskaraz 'h' gabe dira: O, Kamina! (Elhuyar)
04:44Ez egin kasu neska petral haiei. > kasurik edo jaramonik
05:49?!?! > Ez dago gaizki baina ohikoena !? erabiltzea da (foro honetan eztabaidatu zen aspaldi)
06:52inorrek ez daki nora joan zen > inork
06:54Esaldi hau oso denbora tarte motzean agertzen da eta ez du ia ezer irakurtzeko astirik ematen. Agian aurrekoarekin batera jartzea komeni da eta denbora pixkat luzatzea.
07:19?!?! > !?
08:01Ez hasi larritu > hadi
09:02Horregatik ez ditut behar kasu egiten ez didaten jendea! > Horregatik ez dut behar kasurik egiten ez didan jendea!
10:37Beno, bihar goizen itzultzen banauk ez gaituztek aurkituko. > Beno, bihar goizerako itzultzen banauk, ez gaituztek harrapatuko. (Baldintza eta ondorioa komarekin bananduta)
12:05Han goiean! > Han goian!
12:09Han goiean dago lurrazala! > goian
13:04Eh? > E?
13:09Orduan esango dizut, beraz garbitu belarri horiek! > Orduan esango dizut, beraz, garbitu belarri horiek!(Normalean "beraz" hitzaren ondoren koma jartzen da)
15:06Mugitu zaitez, ipurdi handi hori! > Mugi zaitez, ipurtandi hori!
15:15Goian: Nota > Oharra
Behean: Yokok hitz egiten du baina estiloa Kaminarena da.
15:46Emakumeen ez dute hitz egin behar > Emakumeek
16:29Simonek hitz egiten du baina estiloa Kaminarena da.
16:36Kaminak hitz egiten du baina estiloa Simonena da.
18:15Ba-bai, Anaia! > Ba-bai, anaia! (minuskulaz beharko luke)
18:29ez eta pentsatu ere! > ezta pentsatu ere!
18:46Gizonak borrokatu egiten dira hil egiten baditek ere! > Gizonak borrokatu egiten dituk hil egiten badituk ere! (Ez naiz hikan oso trebea, baina "dira" moldatu egin beharko litzateke. "baditek" ez dakit ondo egongo litzatekeen, uste dut "badute"-ren baliokidea dela)
20:05Uste dut Simonek hitz egiten duela baina estiloa Kaminarena da. Eta Kaminak hitz egiten badu, hika jarri beharko litzateke: bukatu diagu.
25:43Nik egingo dut, beraz zuk ere egingo duzu! > Nik egingo dut, beraz, zuk ere egingo duzu! (koma)

PD: ez zaitez damutu, e!? Badakit hasiera baten gauza asko ematen dutela.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

James

#7
Aipamenaren egilea: Markel529  Noiz: 2017ko Azaroaren 30a, 11:51:07
Ez horregatik Arsenicum! Nik egindakoak dira, baina lehenik EuskoMangan argitaratu nituen. Horregatik, pentsatu dut hemen ere argitaratzea, jende gehiagok ikus dezan.  :mihi:

Kaixo !
Egin dituzue beste manga batzuk euskarraz ? EuskoMangak web orri bat du ?

jonnydbz

Euskomangaren web-gunea hau da: https://euskomanga.com/
Orain ez dabilela ematen du.

Twitter kontua ere badute: https://twitter.com/euskomanga
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

StarKillerNFS

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Abuztuaren 25a, 01:01:00
Euskomangaren web-gunea hau da: https://euskomanga.com/
Orain ez dabilela ematen du.

Twitter kontua ere badute: https://twitter.com/euskomanga
Berehalako arazo teknikoak direla eta, zerbitzua ez dago erabilgarri. Ez luke 24h baino gehigo iraun behar dena normaltasunera bueltatu arte.

jonnydbz

#10
2. atalarekin nator. Izenburuaren kontua atal guztietan dago beraz, ez dut gehiagotan jarriko.

2. ATALA:


















UneaOharra
07:06antzinako jendean zerua ikusten zuela... > jendeak
08:08behatzak > atzamarrak (behatzak oinetako hatzak dira)
08:50Ara, mugitu daiteke eta! > Hara (Elhuyar 3. adibidea)
10:33Zer ondo! > Zeinen ondo!
11:00Experientzia berri pila bizitu dituzte gaur > Esperientzia
15:21Testua pantaila erdian agertzen da.
15:45Baina berak gidatzen badu nik ere gidatuko dut! > ... gidatzen badu, nik ere... (koma)
16:35burutik joatzen dira ginduak > burutik joaten dira aginduak
17:26?! > !?
19:21ganmen ziztzinak! > ziztrinak
19:25?!?!?! > !?
20:10Kolpe letala! > Kolpe hilgarria!
21:12Nota > Oharra
21:18Nire > nire (aurreko lerroa komarekin amaitzen da, beraz, minuskulaz jarraitu behar du)
24:15Behean: urrengo > hurrengo
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

James

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2018ko Abuztuaren 25a, 01:01:00
Euskomangaren web-gunea hau da: https://euskomanga.com/
Orain ez dabilela ematen du.

Twitter kontua ere badute: https://twitter.com/euskomanga

Milesker ! oso ongi egin da web orri hori !

Markel529

#12
Egun batzuetan ezin sartu Bartzelonan nengoelako eta hara ikusi dut lana egin didazula, James! Mila esker! Orain jarriko naiz zuzenketan.

Ikusten dudanez akats asko teklatuan nahi gabe emandako hizkiak dira, ea nire hurrengo azpitituluetan adi nagoen!

Horrez gain, izenburuarena nahita dago hor jarrita, baina orain dela urtebete baino gehiago egin nuen eta orain ez nago ziur hor uzteari buruz. Zer diozu zuk?

jonnydbz

Aipamenaren egilea: Markel529  Noiz: 2018ko Irailaren 04a, 15:03:39
Egun batzuetan ezin sartu Bartzelonan nengoelako eta hara ikusi dut lana egin didazula, James! Mila esker! Orain jarriko naiz zuzenketan.
James baino nik jarri ditut zuzenketak  :barre:

Aipamenaren egilea: Markel529  Noiz: 2018ko Irailaren 04a, 15:03:39
Ikusten dudanez akats asko teklatuan nahi gabe emandako hizkiak dira, ea nire hurrengo azpitituluetan adi nagoen!
Bai, horrelakoak ugari daude ataletan zehar. Hurrengo atalak jartzen jarraituko dut.

Aipamenaren egilea: Markel529  Noiz: 2018ko Irailaren 04a, 15:03:39
Horrez gain, izenburuarena nahita dago hor jarrita, baina orain dela urtebete baino gehiago egin nuen eta orain ez nago ziur hor uzteari buruz. Zer diozu zuk?
Nire ustez hobe da azpidatziak behe inguruan jartzea, baina beno, izenburua izanda ez da ere hain garrantzitsua. Dagoen moduan jarrita
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Markel529

Barkatu, nahaztu egin naiz. Eskerrik asko, Jonny! Azkenean, izenburua kendu egin dut. Lehen ondo zegoela uste nuen, baina gabe hobeto ikusten dut, egia esan.