Aipamenaren egilea: Sipiha Noiz: 2019ko Abuztuaren 26a, 19:58:43
Aipamenaren egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Abuztuaren 25a, 22:30:31
Ez pentsa, Megak ez ditu arazorik ematen. Euskarazko izenburua bada ez dago arazorik eta euskarazkoa ez bada adb "shrek" "esrek" jartzen bada ez du detektatzen eta ez da ezabatzen.
Enekien horrelako trikimailuek balio zutenik.
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2019ko Abuztuaren 25a, 23:01:29
Alderantziz, Mega da askogatik iraupen handiena eskaintzen duena. Daukan txarra da egunean 10 GB bakarrik jaits daitezkela.
Nik pertsonalki torrenta metodorik txarrena bezala ikusten dut. Ez nago prest ordenagailu bat 24 orduz piztuta edukitzeko, eta ezinezkoa da foroko material guztia edukitzea. 5%a ere ez daukat.
Baina MEGA-n pelikula igo duen erabiltzailea denbora luzez inaktibo badago, ez da fitxategia ezabatzen? :urkatu:
Egia da foroko material guztia edukitzea ezinezkoa dela... baina beno, ideia bat besterik ez zen. Ordenagailu bat 24 orduz piztuta eduki beharrik ere ez dago, torrentak "zain" geratu daitezkeelako deskargatzeko.
Nik neuk Synology NAS bat erabiltzen dut torrenten zerbitzari gisa.
Baina bueno, zuek askoz denbora gehiago daramazue honetan eta esperientziak gehiago daki :Olatu:
Espero dut hemendik aurrera foroan nire parte-hartzea handiagoa izatea ;)
Niri ez didate sekula ezer ezabatu.
Korreo bakarra erabiltzen dut erregistro guztietarako. Demagun
euskalencodings@gmail.com dela nire oinarrizko korreoa. Betetzen bada, euskalencodings+
1@gmail.com korreoarekin sortzen dut beste kontu bat; Megak korreo berri bezala hartzen du, baina berez
euskalencodings@gmail.com korreoa erabiltzen du eta hara iristen dira mezu guztiak. +2, +3, +4, nahi haina sor daitezke beharrizanaren arabera.
Noizean behin abisuren bat iristen da, baina logeo bat egin eta kitto. 16 bat kontu edukiko ditut. 3 minutu tardatzen ditut logeoak egiten, edozein arazo saihesteko. Gainera badiotsut ez dutela berehalakoan ezabatzen. Oso despistatua naiz gauza hauetarako eta sekula ez didate ezer ezabatu.