Bertsio berri bat igo dut bigarren filmaren estreinua dela eta. Aurrekoak 7,3GB izan arren eta honek 5,48GB, bertsio berriak kalitate handiagoa dauka. Aurrekoan, azkar igotzearren txapuza bat egin nuen eta bideoak jatorrian zeukan baino tamaina handiagoan esportatu nuen.
Aurki (denbora dudanean, urte batzuk barru agian 😂) hirugarren, eta azken, bertsio bat igoko dut, jatorrizko ingelesezko audioa eta Open Data Euskadiko euskarazko azpitituluekin (gehigarri txiki batzuk eginda azpititulatu gabeko errotuluentzat, "8 urte t'erdi barru" eta horrelakoak).