ETB-ei HEROES telesaila euskeraz emititzeko eskaria

Sortzailea FHarlock, 2007ko Urtarrilaren 18a, 22:48:52

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock


http://www.vayatele.com/2007/01/18-eitb-adquiere-los-derechos-de-heroes
http://www.eitb.com/castellano/noticias/noticia.asp?id=350524
Aurreko linketan irakurri dezakezue nola EITB-ek erosi duen Heroes irudi errealeko serie famatua. Zihurrenez, erderaz emateko.

Uste dut, honelako serie bat merezi duela euskeraz eman dezaten, eta horretarako otu zait online sinadura bilkura bat egin dezakegula, EITB-ri eskatzeko seria euskeraz bikoiztu eta eman dezaten.

Joan hausnartzen gaian, borradore bat idatziko dut eta hemen jarriko dut ea obetzeko zerbait otutzen zaizuen, eta horrekin, online sinadura bilkura toki batera igo dezakegu. Euskal foroetan eta blogei komentatuz, ekintza ongi zabalduta, ETB-ri inoiz izan ez duen presioa egin genitzaiokegu

Nik ezagutu nuen horrelako toki bat, sinadurak online jasotzeko. Ea gogora dezakezan.

orionatk

oso ideia ona iruditzen zait, baina ez dakit nondik hasi ere...

Arsenicum


ETB-k erosi duenean pentsatu duda lehenengo gauza seriea ezeztatu dutela izan da. (horrela merkeago lortuko bait zuten). Kostatuko zitzaionarekin ETB1 eta ETB2an emititzeko modukoa da. Serie hau Amerikako estatu batuetan atera berria da eta oso audientzia ona izan du. Ez dagoena argi oraindik FORTAK (autonomika guztien batura) edo ETBk bakarrik erosi duen.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

FHarlock

 ETB-k erosi duenean pentsatu duda lehenengo gauza seriea ezeztatu dutela izan da. (horrela merkeago lortuko bait zuten).

Bigarren denboraldiaren konfirmazioa.
: Enero 19, 2007, 10:07:44
Hurrengo helbidetako orriak erabil daitezke sinadura bilkura egiteko. Nik preferentziaz http://www.firmasonline.com/1firmas/default.asp
http://www.petitiononline.com/
http://www.efirmas.com/

Lema bat edo beste egin genezake, horra proposapen batzuk:
+ Heroiak euskeraz ikusteko eskatzen dutenak dira.
+ Heroia izan zaitez, eskatu euskeraz ikusteko aukera.

Eta gero idatzia, proposapen bat, zuek nahi duzuena aportatzeko eta aldatzeko:


Sinatzen dugunok hurrengo adierazi nahi dugu

+ EITB taldeak ?Heroes? deritzon irudi biziko fikziozko serie arraskatsuaren eskubideekin egin dela jakin dugula, bere web orrian irakur daitekeen moduan http://www.eitb.com/castellano/noticias/noticia.asp?id=350524

+ EITB-ren oraingo programazio politika ikusita, ziur gaudela serie hau, estreinaldi garrantzitsu bat izanda eta EITB errentabilitatea bilatu behar duen katea izanik, berez ez dutela erabakiko euskeraz eman dadin serie hau.

+ EITB-ko euskerazko programazioa hurrengoetara bideratzen dela ikusten dugula:
-   Haur-nebare programazioa, marrazkin bizidunak ia era exklusiboan.
-   Dokumentalak, dokumental piloa, erosketa merke eta merke bikoizten direnak, programazio betegarri erderaz gutxiago ematen direnean.
-   Berezko produkzioa (albistegiak, telesailak, dokumentalak, kirolak?)
-   Euskera era oso murritzean duten programak adinduek ikus dezaketeen orduetan emateko euskerazko kate bat eman ez dezan erdaldun audientziara heldu ahal izateko. Mr. Bean bezalako telesail mutuak, atzerritar kamara ezkutukoak, humore internaliozal jaildietako skecht bilduma bereziki mutua. Ia bikoizketarik behar ez duen materiala.
-   Musikarekin lotutako emanaldiak, zeintzuk bikoiztea ezinezkoa den, euskeraren erabilpen oso murtitza dutelarik, eta euskal katean erderazko kontzertuak ematen bukatu dute. Azkenekoa, gabonetan, habanerak euskal katean erdaraz.
-   Film pare bat asteko media, asteak fimerik ematen ez direla egonda, erderaz 15-tik gora ematen diren bitartea, era nabarmenean erderaz errodatutako filmeak askok lehendik ikusiak direnak erderaz, eta atzerritar tituloak ematen direnean, bigarren mailako filmeak, inoiz ez kateak dituen titulo garrantsitsuenak. Filme gehiengoa erderaz lehenik emanda, euskeraz estreinaldirik gabe, eta gutxiago garrantsitsuak badira.

+ EITB urteak direla ez duela gazte eta adinduentzako atzerritar fikziozko telesairik eman salbuespen bat edo bi kenduta, lehen izan bazituen ere, onak, gogoratuak eta ugari programazioaren zati iraunkorra izanik. Oroitzen gara nola ikusi genituen euskeraz: Star Trek serie originala, Hunter, Riptide, Xanfarin eta andere King, Ederra eta Piztia, Gazteak, Faulty Dorreak, Magnun, 240 Robert, Epailea eta pilotua? Zein da EITB-ek euskeraz adinduentsako emandako fikziozko telesaila? Noiztik ez dugu bat ikusten?

+ Euskera bultzatzeko, ez da bakarrik 24 ordutan emitizen egon behar telebista kate bat, emititzen dena kalitatezkoa eta interesgarria izan behar du, estrenaildi guztiak erderaz badira, euskal gazteria euskerazko telebista ikusteko gogorik ez du edukiko, erderazkoa aukeratuko du eta euskeraren erabilpena gutxituko du.

+ Seria hau dvd-ean editatuko dela gauza zihurra da, dvd-eak euskera eraman edo ez, ETB-k seria euskeraz bikoiztearen menpean dago. Euskera daramatzaten dvd gutxi daude, batek gehio eraman dezan ETB-ren erabakia da.

+ Serie hau espainiako beste kate digitalek emititzen ari dira edo emitituko dute, Sci-fi kanala hortan da, FORTA taldeko beste taldeek emititzea posible da eta aurrerago seria kate nazional batek eukitzea baliteke. Denek beren emisio digitaletan euskera sartzeko aukera dute audio kate bat gehio bezala, beren emisioei arazorik sortu gabe, euskerazko bikoizketa ez da EITB-ri bakarrik atxikitu behar eta espainiar lurralde osoan erabilgarri da, euskal herritik kanpo bizi diren euskaldunek euskeraz ikusteko eskubidea dute ere.

+ Ulertzen dugu telesail hau diru dexente kostatu zaiola EITB-ri, eta euskeraz emango balu soilik euskaldun audientzia erdaldunea baino txikiago izanda, publizitate irabazi gutxiago sortuko liratekelea eta diru galerak paira ditzakela. Baina badakigula ere, ez dagoela orain bertan inongo arazorik analogikoki erderazko bikoizketarekin batera euskerazko bikoizketa emateko, analogikoki ETB-ek bere eskura du dual teknologia ezarrita eta TDT bidez ez dago inongo oztoporik bi bikoizketak emateko.

+ TDT bidez azpititulo emisioa errazagoa da, bikoizketarako itzulpenean oinarrituta presta litezke serie hau euskeraz azpititulaturik ikusteko aukera izan dezagun.









Aurrekoak ikusirik eta ausnaturik, hurrengo ondorioetara iritsi galera:
+ EITB erdaldunei zuzendu behar duen bitartean, euskerazko programazioa bigarren mailakoa izango da, estreinaldi garrantzitsuak erderaz izango direlarik bakarrik, euskal hiztunok euskerazko estreinaldirik gabe geratzen gara.

+ EITB-ek ahaztua duela emisio dualen eta TDT bidez kanal audio anitzak eskeintzeko aukera.


Horregatik eskatzen dugu:
- EITB jar ditzala beharrezkoak diren neurri guztiak Heroes telesaila estrenaldian erderaz bakarrik ez, euskeraz ere ikus ahal dadin eta euskal bikoizketa telesail hori emititu edo/eta editatu behar duten guztiok bikoizketa hori erabiltzeko aukera izan dezaten.

Taichisan

Oso ondo deritzot!! horregaitik prest nago parte hartzeko altzamendu honetan (altzamendua esaten dudanean, euskara altzatzeko daXD)
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum

Aipamenaren egilea: FHarlock  Noiz: 2007ko Urtarrilaren 19a, 15:37:37

+ EITB urteak direla ez duela gazte eta adinduentzako atzerritar fikziozko telesairik eman salbuespen bat edo bi kenduta, lehen izan bazituen ere, onak, gogoratuak eta ugari programazioaren zati iraunkorra izanik. Oroitzen gara nola ikusi genituen euskeraz: Star Trek serie originala, Hunter, Riptide, Xanfarin eta andere King, Ederra eta Piztia, Gazteak, Faulty Dorreak, Magnun, 240 Robert, Epailea eta pilotua? Zein da EITB-ek euskeraz adinduentsako emandako fikziozko telesaila? Noiztik ez dugu bat ikusten?


Hauxe bera egon naz pentsatzen lehen. Azken urteotan, Dock, Doctoras de Filadelfia, La Zona muerta, Monk, Stargate, El Elegido, The Shield, Mas Alla del limite, Senderos Misteriosos, Hospital Kingdom, Nip Tuck, Odissey 5, Invasion, Galactica Estrella de Combate 2003, Desafio Total 2070, Pacific Blue, la Ley de la Bahia, Asi somos, El Principe de Bel Air, Colombo, Kojak, Las Hermanas McCleod, Se Ha escrito un Crimen, Matrimonio Con Hijos, Embrujada, El Guardian, Historias de la cripta, Amazing Histories, La Bibora Negra, La Ni?era? :book, Los Angeles de Charlie, Los Hombres de Harrelson,  Missing, Rescue Me, eta Alkoholiko batzuen serie bat ere bai (orain ez dut izena gogoratzen). Guzti hauek erderaz.



Lurra 2, Giza Aberea, Emakume Bionikoa, gogoratzen ditudanak euskeraz. Azkenengoa eman zutena Lurra 2. Duela 10-15 urte inguru. Ordua da berriz batenbat emititzeko. Oso erreza da erosi ta doblatu gabe jartzea.
: Enero 19, 2007, 08:12:21
PD: erregua baino, nahiag nuke eskarera jartzea. Hemen ez da inor belauniko jarriko eta.
: Enero 19, 2007, 08:18:33

Medias de seda eta el comisionado be erderaz eman zituzten.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Lemaren asunto hori... 'heroi' rollora zuzendu beharrean 'gauzak aldatu' norabiderantz eramango nuke nik.

Joder, sekula ez naiz pentsatzen jarri ETB1ek bikoiztu behar ez diren zenbat gauza emititzen duen, eta pentsatzen jarrita, ez da kointzidentzia, ez bikoiztearren da!

Eta arsenicumek jarri duen lista luze horretatik ia ezereza eman dute euskeraz, eta autonomika bat izateko, 'titulu' asko onak edo behintzat famatuak dira. Gogoan dut Pacific Blue hasi zirela ematen (ETB2an exprimitu eta gero (10 urte eta gero ere oraindik ematen dute  :xD 'atal berriak' edo 'hau ez dago emanda' esaten dut ikusten dudan bakoitzean)) eta handik oso gutxira utzi egin zutela. Vibora negra emanda dago euskeraz??? Baiezkoan nago, baina hain behar du bikoizketa gutxi ze agian gazteleraz ikusi dut eta nahastuta nabil...

FHarlockek behin jarri zuen bikoizketako linkean azaltzen da zer gertatu den hemen: hasieran laguntza asko izan zuen ETBk materiale basikoa lortzeko, eta behin lortutakoan, a tomar por culo dena eta en plan ahorrativo jarri.

Gero Cameo dator hautsa hartzen dauden zinta (zinta diot ze ETBkoek fijo 'aber, nork ko?o nahiko du hau? gainera sekula ez dugu emango gehiago... zertarako molestatu digitalizatzen' esanda betacamen daukatela) batzuen audio eske, adibidez Allo Allo hau, eta zortea badago, oraindik badaukate, baina dirutza bat kobratu nahi dute 'hor nonbait' zeukaten audioarekin.

Hori ez da euskera bultzatzea, are gehiago, zapaltzea da. Eusko Jaurlaritzan berri eman beharko litzake dvd editore bati ezezkoa ematen dioten guztietan, ea haiek ere terko jartzen diren eta bikoizketetarako diru gutxiago ematen dieten. Eusko Jaurlaritza da espabilatzera behar dezakeen bakarra, subentzioekiko menpekotasun handiegia daukatelakoa daukat.

Beno, ulertzera ematen da aurrerantzean serie gehiago ere euskeraz emititzeko nahia ere badagoela, baina uste dut honi falta zaiona, serie zaharretako audioen egoera desblokeatzea eskatzea dela.


Serie mitiko bat falta da, ni power rangers ni pollas, Jetman!

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

darko

Ba hau ez gaizki hartu, baina nire ustez euskaraz emititzeko eta erdaraz EZ emititzeko eskatu behar litzateke (Erregutu? ezta pentsatu ere, guri kasu egiten badigute ez digute fabore bat egingo. Agian, exijitu. Gure diruarekin ari dira nahi dutena egiten!). Bestela mundu guztiak erdaraz ikusiko du eta gero esango dute euskaraz audientziarik ez dagoenez, ez dutela gehiago itzuliko. Harry Potter-ekin txorakeria hori egin zuten, zer pintatzen zuen erdarazko emisioak ume gehienek euskaraz badakite?

ETB1 eta ETB2 gaurko egoeran bateraezinak dira. Edo behingoz euskal kateari lehentasuna ematen zaio, edo jendeak marrazkiak ikusteko bakarrik erabiliko du. Dagoen diru guztia eta gehiago euskara bultzatzera bideratu behar da, eta justu kontrakoa egiten da. ETB2 kenduko ez dutenez, euskaratu egin behar lukete. Egun batetik bestera ezin da egin, baina pixkanaka euskarazko programak sartzen hasi daiteke, gero eta gehiago, eta azkenean bi kateak euskaldunak izatera iritsi. Uste dut Katalunian ere hala dela. Ez al da EUSKAL Telebista?

Gure hizkuntza normalizatuko bada, aldaketa handiak egin beharko dira. Telebista, aisialdia, bizitza azken finean, euskaraz bizi ahal izatea euskaldunon eskubide mila aldiz zanpatua dugu eta horrela atzeraka goaz. Zenbakiek ez dute gezurra besterik esaten. Ez du ezertarako balio umeen %90a D ereduan matrikulatzeak gero 15 urterekin ia inork ez badu euskara erabiltzen. Ez zaie aproposa iruditzen, zaharkituriko gauza bat bezala ikusten dute, aiton-amonena. "Euskera, pa qu?" entzun diot eskolan euskaraz ikasi duen bat baino gehiagori.

Gazteari erakutsi behar zaio euskara polita ezezik erabilgarria dela, edozer egin daitekeela euskaraz eta ongi gainera. Marrazki bizidunak, artea, literatura, antzerkia, softwarea, zine pornoa edo kulebroi bat. Zergatik ez? Ez da beste edozein hizkuntza baino gutxiago ezertan. Adibidez, jende askok uste du edozein film euskaratuta kaka zahar bat dela, ohitu gabe daudelako. Baina gero aitortzen dute marrazki bizidunak euskaraz askoz hobeak direla, horretara ohituta daudelako.

Diskrimanazio positiboa da euskarak behar duena argi eta garbi, telebistan eta gizarte osoan (mendeetan zehar negatiboa jasaten ari da).


Barkatu halako txaparengatik baina jartzeko beharra neukan. Ondo izan :smileyy
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

FHarlock

#9
Aipatueta erdaraz EZ emititzeko eskatu
AipatuAgian, exijitu.
Gauza da, momentu honetan, errealistak izan behar garela, eta ezinezkorik ezin dezakegula eskatu, ezinezkoa zuzena izan arren, ez dutelako egingo, eta ekintzaren indarra galduko genuke, eta hurrengo sinadura bilkuraz barre egingo lirateke.

ETB-k 3 mandatu ditu:
1.- Errentabilitasuna. Hau da, diru gorritan inoiz ez sartzea, inoiz zorrik ez sortzeko eusko jaurlaritzak ordaindu beharko lituzkenak. Gogoratu nola hilabete honetan RTVE 3.000 milloiko zorra gobernuak ordaindu duen.
2.- Euskeraz 24 orduz emititzea. ETB1, edonolako errepikapenak erabilita, hortan dago.
3.- Euskera ahal bezain beste bultzatzea. Gehio bultza zitekeen baina

Mandatuak, kunplitu behar diren ordenean jarri ditut, garrantzi arabera, lehena beste guztien gainetik dago, lehengo biak hirugarrenaren gainetik.

ETB serie honengatik diru asko ordaindu du, dirua ez galtzeko, berarekin joango den publizitatea salduko du, publizitate prezioa, produktuaren eta audientzi potentzialararen araberekoa izango da, ETB1-en oso diru sarrera txikiak lortuko lirateke eta dirua galduko lukete, ETB2-rako erosi da, horren audientziarekin inbertsioa bide onera joango delako.

Hau sugeak kosk egiten dion buztanarena ere da, ETB1 audientzia potentzial txikiagoa badu ere, audientzi txikiagoa du estrenaldirik ez direlako egiten. Bigarren mailako audientzia duenez, bigarren mailako programazioa egiten da, bigarren mailako programazioak, inoiz lehen mailako audientzia izatea oztopatzen dio.

Himalaya igo aurretik, prestakuntza behar da, beste mendi txikiagoak igo behar ditugu, igotzeko gai garenak, Heroiak dualki ematea, lorgarria da eta ondorio interesdarriak sortuko ditu, euskeraz bakarrik emateko eskatzea, gaur gure eskura ez dagoen gauza da.

Pentsa hurrengokoak:
- ETB-ek ez du inoiz sinadura ekintza bat jasan, lehenengo aldia izanda, lortzeko aukera asko daude eskaria errealista bada. Ez du jakingo nondik irten, eta sozietatea bere gainean izango du presio egiten, eskatutakoa lortzea posible da. ETB-ek ez du inoiz presio hau jasan eta guk nahi duguna egitea posible da.
- Eman dezagun txiripaz euskera hutsean ematen duela, gero audientziak erakutsi, dirua galdu dutela esa, eta beste sinadura bilkura bati inoiz ez diote kasu egingo. Eskaria errealista ez izatea oso arriskutsua da.
- ETB2-tik ematera behartuta daude diru kontua dela eta, eta etb2-tik emateko erosia izan delako. Guk presio egin dezakegu eta euskeraz ere eman dezaten, ezinezkorik egiteko eskatzen ez diogunez, aukera piloa daude aurrera ateratzeko, eta bereziki, ondorio ugari izango ditu, eta hemen garrantsitsuena ez da Heroiak telesaila, ondorioak benetan dira garrantsituak:

+ Euskera ETB1 erreserba indiotik at aterako genukeela, lehenengo ateraldia lortuta, hurrengokoak errazago lirateke, behin estreinaldi indartsu bat eginda, nola uko egin beste bati? Orain harteko argudioak zapuztu dizkiogu. Teknikoak gaindituak daude, orain oztopo mentalak dira gure etsai. Behin eginda, ez gaituzte gero inoiz geraraziko.
+ ETB2 euskeratuko genuke, euskerazko emisio orduak haundituz, eta hor ondorio garrantzitsua, eta ez da euskeraz emisio gehio legozkela eta euskerazko programaketa aukeragarria genukela, ondorio garrantsitsua da, euskerazko material bikoiztu gehio produzituko litzateke, euskal bikoizketa orduak gehituz. Euskal bikoiztutako material gehiago egonda, beste kate batek euskeraz bikoiztutako titulo bat emititzeko aukerak ugarituko lirateke, eta beraz, euskerazko emisio gehiago egongo litzateke. Hau era exponentzialean doala nabari esazue.

Maldan bera doan elurrezko bola bezala da, ekintza hau, bola abiaraziko luke. Garrantsitsuena ez da berealakoan lortuko genukeena, baizik geroago lortuko genituzkeenak.

Nire eskaria, Heroietara zuzendua badago, epe luzerako ondorioak sortarazi nahi ditu, ez nuke nik hauek sakrifikatuko eskaera ezinezko bat egiteagatik. Hor nabil epe luzeko ondoriak bilatzen, eta heroiak hori sortarazteko tresna da. Berdin zait seria zeri buruz doan edo gustatu ahal zaidan, edo ikusiko dudan edo ez, garrantsia duena, serie entzutetsua dela, estreinaldia dela, ekintzarako denbora dugula nahiko aurrez dakigulako (zihurrenez etb-k eduki arren, epe bat izan beharko du errespetuan kate digitalekin). Kasualitatez, ba interesatzen zaidan seria da, baina hau, sekundarioa da auzi honetan.

Momentu kritikoan gaude, teknologi aldaketak telebista egiteko modelua guztiz aldatuko du. Aldaketa hau gure honerako joan dadin bultza behar da. Inoiz egon ez diren aukerak zabaldu zaizkigu, espainia osorako emititzen duen kate nazional bat, euskera erabiltzen ari da, duela 6 hilabete eskas, inori burutik pasa ez zitzaion egingo horrelakorik egitea.

Telebista lokal digitalak, diskrimizazio positibo hori pairatuko dute, tokiaren arabera, % ordu euskeraz ematera beharturik daude, erdaldunak diren tokian, egon zihur emisioak dualak izango direla konturatzen direnean ala egin dezaketela erdera beti sartuz, horretarako limiterik ez dago legeztatua. Beti egongo da erdera gehituko duena eta euskeraz bakarrik ez duena emango. Horregatik erderaz ematen duen batek euskera gehi dezala lortzea badu garrantzia.

ETB TDT-rako benetako plan duenean, orain dituen kateak seinal berriak (2) internazionalarekin betetzen dabil dirua ez gastatzeko TDT zabaltzen den bitartean, parlamentuak eztabaidatu beharko du ea ETB-ek zenbat % ordu ematen dituen euskeraz edo/eta euskera hutsean, baina eztabaida hau bideratuko duenak, iniziatiba popular bat egon dela aurretik euskerazko estrenaldia eskatzen ETB1-k orain ez duen programa mota batekin.

Gauzak aldatzeko gure aukera bakarra izan liteke, edonola jokatzeko, eta gehiegi nahi izateagatik galtzeko. Inoiz aurretik honelakorik ez delako egin eta berriro sahiatzerakoan indarra galduko genukelako. Partida bakarra dugu, baina nik uste, momentu egokian gaudela, gauza egokiak eskatzen baditugu, kartak gure aldera egongo dira.

Diskriminizazio positiboa. Honekin bat nator, gauza da, honaino heltzeko bidae luzea dela, ezin zara helmugara bidea egin gabe iritsi, estrenaldiak euskeraz bakarrik eman ditzaten aurretik, euskeraz ere eman ditzaten lortu behar da, inertzia sortu euskeraz estreinaldiak eman daitezkeela. Hori lortu ezean, kimera eskatzen zaude. Pausak banan ban eta zihur, ezer gabe geratu nahi ez badugu.



AipatuErregutu? ezta pentsatu ere, guri kasu egiten badigute ez digute fabore bat egingo.
Eskari bezala moldatuko dut.



AipatuHarry Potter-ekin txorakeria hori egin zuten, zer pintatzen zuen erdarazko emisioak ume gehienek euskaraz badakite?
Ume gehinek bai, eta bere familiek? Eta hurruneko lehengusuak eta hilobak egun hartan familiarteko eguna izanik errege egunean? Anuntzianteak nor nahi zuten bere anuntzioa ikustea, hauerrek edo bere familiako kideak euskera ez dakitenak gehienak? Eta zenbat onartuko zituzten abots berriak zinean erderaz ikusita?

Begibista teorikotik ikusita ados nago, baina gauzak gaur dauden eran egonda, txorakeri horri esker daukagu bakarrik euskerazko bikoizketa, ETB2-tik eman behar zuten bakarrik baimen berezi hori lortu izan ez bazuten, eta baimen berezi hori gabe, euskerarik ez. ETB-ek emisio aldi bakarra zuen, eta ezin zuen ETB-tik bakarrik eman.

Zergatik erabili ziren bi kateak, emisio digitalak ez ziren oraindik, eta dual sistema edukita ere, gutxik zekiten telebistak horrelakorik bazuen, gutxiago erabiltzen. Dualki emanda, 99% erderaz ikusiko zukeen. Bi kateak erabilita, 16% ikusi zuen Harry Potter euskeraz filma ikusi zutenetik, eta gainera, pentsa gero dvd-ea askok erosi ahal izan zutela euskera bakarrik edukita, prezio onean, egunkariekin, eta dvd piloa izan zirela orain etxeetan daudenak euskeraz filma ikus dadin.

Txorakeria, teorikoki bai, baina txorakeri hori ETB-ek denbora luzean egindako ekintza ausartena izan zen eta ondorio onuragarriak izan zituen.

Berez, aldi berean emanda ere, bi emisio baliran balio zuten, eta bat bezala onartu zieten. Salbuespen berezia, inoiz berriz banatzaileek onartuko ez duten. Horregatik ez da errepikatu txorakeria, eta horregatik horrelako emisio bat eginda euskera irabaz zezaketeen film ugariren euskerazko bikoizketa galdu da.

Nahiago dut txorakeri hori, euskeraz ez izatea baino. Teoria asko gogoko dut, baina praktika menperatu beharra daukagu. Txorakeria berriz errepikatzea nahiago ez errepikatzea baino.

Orain digitalari esker, txorakeria errepikatzeko zegoen oztopoa saiestu da, kate bakarra behar da berriz errepikatzeko. ETB-ek berriz erosi zuen Harry Potter film hori, audientziak zirela eta, erderaz eman zen, eta ez zirenez konturatu oztopoa saiestu zela, lan mentalitate bat dutelako, txorakeria ez zen berriz egin, eta euskera galdu zen.

Gure eskaerak, ETB-en lan mentalitatea puskatzeko ahalbidea du. Goazen pausuka, hurrunegi dago euskeraz bakarrik emateko aukera.



BERAZ, EA ADOS GAUDEN, HURRENGOKO ALDAKETAK EGINGO DITUGU INOR EZ ESATEN EZ BADU:
- Erregutu hitza ez erabili.
- Eskatu euskeraz bakarrik ematea, eta bigarren aukera bezala emisio duala egin dezaten, Harry Potterrekin egin zuten eran, euskerari zenbat mesede egin zion emisio horrek.
- Ahal diren titulo gehien aipatu eta erderaz nola piloak eman diren zehaztu.



AipatuETB1 eta ETB2 gaurko egoeran bateraezinak dira.
Bateragarriak dira, arazoa bi kate erlazionatu gabeak bezala funtzionatzen dutelako, batentzako gauza batzuk bestea kontuan eduki gabe.

Kontuan eduki, ETB3 eta ETB4 egitear daudela eta ETB-en organigrama buruz behera joan daitekeela. Antzinako mentalitatea mantenduz, jai, duala erabil daitekela erakutsita, organigramak beste itxura hartuko du.





AipatuEdo behingoz euskal kateari lehentasuna ematen zaio, edo jendeak marrazkiak ikusteko bakarrik erabiliko du.
Lau kate izango ditu, bat ETB gazte izango da, euskeraz, eta beste bat ETB1 haur programazioa galduko lukeena. Begira nola TVE umeentzako kanala duen, Clantve, eta TVE1 eta LA2-en haur programazioa oraindik badago TDT-ea etxe guztietan ez dagoelako da.

Katalanak bide bera hartu dute. ETB ez du hartu, lasaiago hartu eta kate berrientzako konpromezu seinala du sartuta, baina noiz edo noiz, analogikoak itzaltzen direnean, zirt edo zart egin beharko du.






AipatuETB2 kenduko ez dutenez, euskaratu egin behar lukete. Egun batetik bestera ezin da egin, baina pixkanaka euskarazko programak sartzen hasi daiteke, gero eta gehiago,
Horregatik ETB2 euskeraz zerbait ematea lortzea nahi dut. Lehen pausua da. Horregatik ez dut exigitzen eta ez ezkatzen euskeraz bakarrik eman dadin Heroiak.





Aipatueta azkenean bi kateak euskaldunak izatera iritsi.
Luzerako doa, oso luzerako. Eman 50 urte edo gehio. Oso, oso bide luzea dugu erdian. Piskana piskanaka pausuak eman behar dira, eta hau da pausu klabe bat, oso kritikoa, orain ematera bultzatzen ez baditugu, gauzak asko atzeratuko dituenak.





AipatuUste dut Katalunian ere hala dela.
Baina han egoera oso bestelakoa da.

Hiztun % asi zirenean, orain euskalherrian dagoena baino haundiago zen, eta poblazio gehio zirenez, errekurtsoak ugariagoak izan dituzte. gertura gaitezke, baina kostako da.

Katalana erderarekiko parekotasuna ikas errazagoa egin du, eta hango egoera politikoa obeagoa izan da.

Esaiozu orain Madrildar bati katalunara lan eta bizitzeko joan behar duela, eta katalana ikasteko. Urte baten edo guztiz moldatuta. Esaiozu tipo berdinari berdina egiteko, baina euskadira eta euskerarekin. Zihurrenez lana utziko luke, eta onartuta, 6 urtez ibiliko litzateke euskerarekin zoratuta.




AipatuEz al da EUSKAL Telebista?
Juxtu hori, Euskal herriko telebista da, ez euskaldunon telebista, eta euskal herrian erdaldunak badira ere. Horriei era kasu egin behar.




Aipatuzine pornoa
Norbait gogoratzen da, zein urtetan izan zen, 93-95 inguruan edo, ETB1-ek gauetan ziklo erotikoa eman zuela? 6 edo 8 emango zituztelaren albistea irakurtzeaz gogoratzen naiz.

Gomendio bat, ez egin amodia neska birjinarekin marrazo tanke baten barruan, odolak gosea sortzen die.





Aipatukulebroi bat
Ez duzu nahikoa Goenkalerekin? Beno, nik nahiago Dallas berreskuratzea, bere garaiko mito bat.





Aipatujende askok uste du edozein film euskaratuta kaka zahar bat dela, ohitu gabe daudelako.
Batetik, zinematan euskeraz ikusteko gutxi egon delako, etb-ek jarritakoak, azkenaldian film nahiko kaskarrak dira, eta batzuk presaka bikoiztuak (Se lo que hicisteis el ultimo verano). Gainera, euskal bikoizketaren aro ilunetako bat aurrean sortatuta... Superman III eman zutenean, sekundario lanetan Mikel Garmendia zegoen, ahoa irekitzen zuen bakoitzean aulkitik erortzekotan nintzen.
: Enero 20, 2007, 07:40:04
AipatuVibora negra emanda dago euskeraz???
Dvd-ean editatuta duzu euskerazko bikoizketa eta guzti:

http://www.dvdgo.com/product~catgid~0~list~0~prodid~115741~typeproduct~1~dvd~Pack+Black+Adder+-+La+Serie+Completa:+Edici%F3n+Coleccionista.htm
40?, oraintxe bertan, beherapenak direla, 30 justuan.

Director     Martin Shardlow
Actores    Rowan Atkinson, Robert East, Tim McInnerny, Tony Robinson, Elspet Gray, Brian Blessed
Duraci?n    792 min + 116 min extras
Distribuidor    Cameo
Discos    5
Regi?n    2
Video    Pal
1.33:1 , 4:3
Idiomas Audio    Dolby Digital Mono: Espa?ol, Catal?n, Euskera, Ingl?s (V.O.)
Subt?tulos    Espa?ol, Ingl?s, Catal?n

Extras erderaz azpititulatuak bakarrik.




Aipatuzertarako molestatu digitalizatzen' esanda betacamen daukatela)
ETB-ek duen guztia sistematikoki dago digitalizatzen, zaharrenetik hasita. Arazoa, garaiko material eta mahai tresnak ez direla oberenak, eta digitalizatu arteko denbora luzea izan dela, denborarekin kalitatea galduz. Baina digitala duela urte gutxi hona dator, hau 15 urteko materiala da, edo zaharragoa.




AipatuBeno, ulertzera ematen da aurrerantzean serie gehiago ere euskeraz emititzeko nahia ere badagoela, baina uste dut honi falta zaiona, serie zaharretako audioen egoera desblokeatzea eskatzea dela.
Harakinak zioen bezala, vayamos por partes.

Hurrengo baterako utziko nuke, gauzak mugitzen eta inongo aitorketa ofizialik ez dagoelako. Euskera galduko duen baten batez jakiten dudanean, hortara joan gintezke. Zihurrenez Detective Conan edo Bihurkorrak izan ahal izatea da.

Beste eskari bat dut buruan, baina hilabete batzu barru egitea obe litzateke hau nola doan ikusi ondoren. ETB bi kate digital berriei berezko programazioa eman diezaion euskerazko bigarren kate bat izatera behartuz eta beste bietan emisio dualak eman daitezen. Baina TDT-e zabal dadin utzi behar zaio pixka baten.

darko

Ezin dizut arrazoirik kendu FHarlock, agian gehiegi eskatzen ari naiz errealitatea kontutan hartu gabe (nahiz eta guztiz zilegia izan), baina "negoziazio" batean beti azken helburua baino gorago jarri behar dira eskaerak.

Hala ere, eskaria sinatuko dut noski.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Taichisan

Oso ondo, orain non eta nola sinatu behar dugu?? nik suposatzen dut ofiziala izan behar bada baikoitzak beren izen abizenak eta NAN zenbakia jarri baharko lukeela ezda??
Dena den ia azkar hasten bagaren sinadura bilketarekin zeren baliteke berandutzea...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

FHarlock

Galdera bat, eskaria, erderaz jarri bhearko litzateke ere, ez?

Taichisan

Aipamenaren egilea: FHarlock  Noiz: 2007ko Urtarrilaren 23a, 14:46:20
Galdera bat, eskaria, erderaz jarri bhearko litzateke ere, ez?

Ba nik uste Euskeraz eta gaztelaniaz batera hobe egitea(porseacaso).
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

FHarlock

#14
Itzulpena bukatu eta errebisatu ondoren, jarri dut sinadura kanpainia martxan.

Norbaitek badabilela ikusten badu, esan dezala. Gero, ahal duzuen toki guztietara abisatu, lagunak, ikastetxeak, euskaltegiak, beste euskal foroak, euskal blogak, egunkariak, partidu politikoak... bururatzen zaizuen edonor.

Arazotxo bat izan da, baina biharko jarrita egon beharko luke, abisatuko zaituztet.