Hotzikarak [Beldurrezko irrati-nobelak] [2002]

Sortzailea baronluigi, 2018ko Abuztuaren 29a, 19:41:35

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

Hau nire igoera baino, interneten aurkitu dudan lotura bat erakusteko sortutako hari bat da

"Hotzikarak" 2002 garren urtean Euskadiko Gaztea-ko kateko "Hi bizi haiz hi" saioan asteazkenero "emititzen" zituzten beldurrezko irrati nobelak dira, zeguraski izenaren jatorria RL. STINE idazlearen eleberri bilduman oinarritua zegoelarik.

Nik urte horretako uztailean ezagutu nuen saioa, kasualitatez udalekuetan ohean etzanda irratia entzuten ari nintzela. Entzundako ipuinaren ezaugarriak urte guzti hauetan zehar buruan izan ditut bueltaka, eta atzoarte ez nuen ez saioaren daturik zein bertako ipuinen informazioarik aurkitzeko aukerarik izan. Buruan neuzkan datuetan oinarrituz (urtea eta formatu mota) aurkitzea lortu dut azkenean.

Saioko ipuin guztiak IKASBIL-en web orrian daude igota mp3 formatuan igota, bakoitzaren transkripzioa osoa idatzita datorrelarik. Ipuin bakoitzaren gidoiak euskal idazle famatuek idatzi dituzte (Harkaitz Canok adibidez) eta ahotsak bikoiezketako aktore ezagunek jarri zituzten.

Hemen uzten dizueta lotura, jaitsi nahiko bazenituzkete. Ondo izan eta beldur asko pasa

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/irrati-nobelak-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_0Hhd&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=298898

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.