Aspalditik hemendik pasatu gabe ta behitu zelakoa montatzen dezue... XD
Ba bai, SOLDADU 2 pertsonai mitikoa bikoiztu egiten dut, OVA ta guzti eskaini diote gainera XD
Felix Arkarazo jaunak zuzendutako bikoizketa auxe, kasting arraroa nire usteetan baina ikusi dudana ikusita nik uste oso interesgarri suertatuko dela.
Lehen Krillin zen Iosu Diaz orain Brolyren papera eraman du, ta asko flipatu dut haren bilakaeraz Bikoiztaile bezala, benetan.
DRAGOI BOLA N-CAST-en lagun ta aurrepausua emon nion tipoa naz ni, Oierrek asko maite du Dragoi Bola ta zeharo pozez txoratuta dago bideoan ikusi duzuena egin ahal izateko, baita Oier eta biok "dokumental" txiki bat prestatzen gaude (egia esan nik bakarrik kamara gixa egon naiz, Vegetaren azkenengo bideoan) filme honi buruz gero Bildumagile edizioan sartu ahal izateko.
Amaitzeko, 2014-ean nire emazteak eta nik prestatu genuen Dokumentala berriz erakutsiko dizuet, ikusi ez duzuenontzako batez ere ;)
Otsailak 1-ean etorri zaitezte denok ALHONDIGAra DRAGOI BOLA SUPER BROLY ikustera gurekin!! Zinema petatzen badegu bapo izango da!! ANIMA ZAITEZTE!!^^