LEGO Filma 2

Sortzailea JASS, 2019ko Otsailaren 06a, 08:22:49

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

JASS

2019ko Otsailaren 06a, 08:22:49 Azken aldaketa: 2019ko Otsailaren 06a, 12:21:50 JASS(e)k egina
Zineuskadik 2017an estreinatu zituen Batman "LEGO Filma" eta "LEGO Ninjago Filma" euskaraz, eta urte bereko abenduan ETBk "LEGO Pelikula" estreinatu zuen, frankiziaren euskal bikoizketa osatuz. Orain, otsailaren 8an, piezatxoak zinemara itzuliko dira berriro "LEGO Filma 2" izeneko abentura berriarekin.


Taichisan

Bihar Alhondigan egongo naiz estreinaldia Euskaraz gozatzeko!^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

JASS

Trailerrean entzuten diren ahots ia guztiak aldatuak dira (Emmet eta Super Librek bi ahots dituzte, eta Superman eta Linterna Berdeak hiru, bat agertzen diren pelikula bakoitzeko), errepikatzen duen bakarra Batman da (LEGO Filmean beste ahots bat izan zuen, baina orain LEGO Batman Filmeko ahotsera itzuli dira berriro). Badirudi Zineuskadi eta ETB ez direla pertsonaiei ahots bakarra jartzeko lan egiteko gai (edo eta izenburua jartzeko orduan, Zineuskadik LEGO Filmak egiten ditu eta ETBk LEGO Pelikula, naiz eta Open Data Euskadiko azpitituluetan LEGO Filma bezala itzulita egon ordurako).
Ahotsak itzelak dira, hori bai, baina jarraitasuna mantentzeari inportantzia gehiago eman beharko liokete.

Arsenicum

2019ko Otsailaren 08a, 19:42:10 #3 Azken aldaketa: 2019ko Otsailaren 19a, 08:41:15 Arsenicum(e)k egina
Aipamenaren egilea: JASS  Noiz: 2019ko Otsailaren 08a, 15:53:10
Trailerrean entzuten diren ahots ia guztiak aldatuak dira (Emmet eta Super Librek bi ahots dituzte, eta Superman eta Linterna Berdeak hiru, bat agertzen diren pelikula bakoitzeko), errepikatzen duen bakarra Batman da (LEGO Filmean beste ahots bat izan zuen, baina orain LEGO Batman Filmeko ahotsera itzuli dira berriro). Badirudi Zineuskadi eta ETB ez direla pertsonaiei ahots bakarra jartzeko lan egiteko gai (edo eta izenburua jartzeko orduan, Zineuskadik LEGO Filmak egiten ditu eta ETBk LEGO Pelikula, naiz eta Open Data Euskadiko azpitituluetan LEGO Filma bezala itzulita egon ordurako).
Ahotsak itzelak dira, hori bai, baina jarraitasuna mantentzeari inportantzia gehiago eman beharko liokete.


Ez dut uste Zineuskadi edo ETBren planifikazio okerra denik. Euskal Bikoizketak bizi duen prekarietatearen isla dela esango nuke nik. Ziurrenik, bikoizleek beste lan batekin uztartu beharko dute bikoizle (edo bikoiztaile) lana, eta beste lana utzi ezin dutenean gertatuko dira horrelakoak.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

JASS

Ziurrenik arrazoi duzu. Egia esan Zineuskadik, ETBk baino hobeto egin arren (ez da oso zaila), ez du lan fina egiten. Trailerrak filma ateratzen den egun berean igotzen ditu, ebazpenenak film guztiak jada estreinatu direnean publikatzen ditu, ez dauka urtean aterko dituen filmen egutegi edo eta zerrendarik. Badirudi filma ez ikustea nahi dutela.

Taichisan

Zineuskadik hasten duenean lehen filme bat bikoizten ta EITBk bigarren edo ta hirugarrenak, gehienetan (ez guztietan), pertsonai printzipalak behintzat ahots berdinak izaten dituzte, adibidez HAMBURGESA ZAPARRADA.
Baina alderantziz denean, hau da, ETBk lehen filmea bioiztu ta gero ZINEUSKADI bigarrena (Paddinton-en uste dut horrela izan zela ere), ba segun ta ze estudiora doan bikoizketa, aldaketak izan ohi dira. Lehen LEGO FILMA Mixerren bikoiztu egin zen eta bigarren hau REC-en ahin zuzen. Jon Goiri izan zen Emmen ta orain Kiko Jauregi ta berdin Lucy-rekin, lehen Monica Erdoziak bikoiztu zuen ta orain Loinaz Jauregi. Bakarrik uste dut BATMAN-ez aparte, Lehengoaren Maltzurra (Peio Artetxe) bere papera errepikatzen duela bigarrenean, baina honek oso gutxi ateratzen da.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!