Metropolis (1927) (Fritz Lang) [DRIVE|720p] [ONLINE]

Sortzailea Josu Etx, 2019ko Apirilaren 16a, 13:05:19

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Josu Etx

METROPOLIS (1927)





Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Alemania
Generoa: Zi-Fi/Drama
Urtea: 1927
Zuzendaria: Fritz Lang
Gidoia: Thea von Harbou
Argazkia: Karl Freund, Günther Rittau (Z eta B)
Musika: Bernd Schultheis, Gottfried Huppertz
Aktoreak: Gustav Fröhlich, Brigitte Helm, Alfred Abel, Rudolf Klein-Rogge, Fritz Rasp, Theodor Loos, Heinrich George, Fritz Alberti, Grete Berger, Heinrich Gotho, Georg John, Olaf Storm
Sinopsia: 2026. urtea da. Metropolis hiri erraldoian bi klase sozial bizi dira elkarrengandik erabat bereizita: Langileak lur azpian bizi dira hiriari eusten dioten makinetan gau eta egun lanean, gainazalera ateratzeko erabateko debekuarekin. Gainazalean, berriz, jabe eta pentsalarien klasea bizi da, luxuzko etxe orratzetan. Joh Fredersen da hiriaren sortzailea eta agintari nagusia.
Maria izeneko emakumeak, langileen artean lidergo eta karisma handia duelarik, une oro langileak lasaitzeko ahaleginak egiten ditu hiria suntsi lezakeen iraultza bortitz bat has ez dezaten, etortzear den "Bitartekari" bati esker gizarteko bi aldeak batu ahalko direla predikatuz. "Mittler zwischen Hirn und Hand muss das Herz sein" esaldia da bere irakaspena laburbiltzen duena, hau da, "Garunaren eta eskuaren artean, bihotzak izan behar du bitartekari". Hiriko agintariaren semea den Freder Fredersen gaztea ere kausa horren alde jarriko da, langileriaren bizimodu gogorragatik atsekabeturik.


Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Alemaniera (Mutua)
Iraupena: 2h eta 30m (150min)
Kolorea: Zuri Beltza
Pisua: 2,29GB
Erresoluzioa: 960x720 (720p)
Esteka (DRIVE)

Josu Etx

#1
Azpitituluak.eus en zegoen eta igotzeko ideia neukan, zera eta bertsio zahar baten azpitituloak ziren. 2008an Buenos Airesen filmaren zati handi bat aurkitu zuten (oraindik ere ez dago osorik) eta %90 gutxienez nik eskuz egin behar izan dut. (PD: Azpitituluak.eus-era igo mesedez). Baina lana merezi izan duen filma da zalantzarik gabe, nire film mutu gustokoena eta nire Zientzia-Fikzio filmik gustokoenetarikoa da Metropolis.