Nola jeitsi bideoak etb3-ren web orritik?

Sortzailea arrakala, 2019ko Abuztuaren 17a, 18:04:56

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

arrakala

Iepe!

Ba horixe, etb3-ren web orritik bideoak jeitsi nahiko nituzke alabarentzat (eta bide batez hona igo), baina ez dut asmatzen..

Wiki-an begira egon naiz baina aurkitu ditudan sarrerak nahiko zaharrak dira eta aipatzen diren softwareak ez ditut topatzen..

Norbaitek laguntzerik bai?  :Zahar:

Ze software erabili dezaket?

arrakala

Beno, froga dexente egin ondoren, topatu dut etb3-tik bideoak jeisteko modua.

Chrome nabigatzailea erabili dut eta Stream Video Downloader gehigarria. Hemen lotura:

https://www.stream-video-downloader.com/

Primeran dabil eta nahi adina bideoa jaisten uzten du. Bertze gehigarri batzukin saiatu izan naiz baina hau da funtzionatu didan bakarra.

Ea jaitsitakoa hona igotzen dudan tarte bat dudanean..

Josu Etx

Primeran :txalo1:, ongi dago jakitea. Zuzenean deskargatzen bada eta arazorik gabe, wikia berritu beharko dugu, hor dagoen prozedura konplexua baita.

arrakala

Ba bai, frogatu badaezpada baina neri ongi funtzionatzen dit Chrome-rekin, bai windowsen eta baita Mac-en ere..