Estekak ez doaz eta ez dira konpontzen

Sortzailea Josu Etx, 2019ko Urriaren 10a, 14:13:50

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Josu Etx

Ez dakit nork dauzka film guztiak eta nork ez, baina azkenaldian esteka batzuk ez doaz (cloud.ru-ko guztiak ez dabiltza) eta inork ez ditu berrigotzen nahiz eta jendeak hori eskatzen duen. Ez dakit momentuko zerbait den, okupatuta zaudetelako, edo horrela mantenduko den zerbait izango den. Ez dut esaten presioa sartzeko edo horrelako zerbait, filmen segurtasun kopia egin behar dudan edo ez jakiteko baizik. Ez badituzue filmak eta telesailak berriz igotzen, disko gogor berri bat erosi eta film guztien segurtasun kopia bat egin beharko dut.

Estekak ez doazen film eta telesail batzuk:

Otsoekin dantzan
Rainman
Ke arteko egunak

Keroro sargentuaren kapitulu batzuk


Arsenicum

Nik igoko ditut.

Gauza da lehen arazorik gabe sortzen nituela drive kontuak baina orain telefono zenbaki gabe ezinezkoa da.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Josu Etx

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2019ko Urriaren 10a, 15:38:46
Nik igoko ditut.

Gauza da lehen arazorik gabe sortzen nituela drive kontuak baina orain telefono zenbaki gabe ezinezkoa da.

Mega kontuak nahi beste egin ditzakezu. zurekorreoa+1@gmail.com egin eta baieztatze mezua zurekorreoa@gmail.com era bidaliko dizu gero +2, +3... bideoa mp4 h264ean igotzekotan online ikusi daiteke.

Arsenicum

Horrela egin dut. Igo ditut hiru filmak eta esteka berriak jarri ditut.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Taichisan

Nik badaukat material dexente baina aspalditik ezinezko zait berrigotze lanetan aritzea, zortea da behintzat astean egun baten hemetik pasa ahal izatea...
Badakit batzuei aserrea sortu ahal izatea baina jarri zaitezte geure azalean mesedez. Aspalditik eraiki gendun Euskal Encodings, 10 urtez egunak pasa ditugu disko gogor berriak, dvd grabagailuak, tdt-ak, serverrak, Megauploadeko Kontuak eta abar gure diruarekin erosten, eta ez ezazue pentsatu hemen  10 edo ta 20 lagun ginela materiala igo ta berigotzen, ez, 5 lagun baino ez lan honetan ia egunero murgilduta.
Nik uste dut badela garaia beste belaunaldi bati uztea lana, baina beti gertatzen dira komeria berdinak, hemen denok nahi dugu dena dohan inolango arazorik eta oztoporik gabe, eta kasu egin ezin denean aserrealdiak sortzen dira ta gu geuk gara txarrak, eta dexente ikusi ditut portaera horiek.
Nik prest nago daukadan guztia beste norbaiti uztea kopia eduki dezan, arazoa beti izaten da noiz geratu. Hori bai, material guzti hori bueltan nahi dut zeren orain dela zazpi bat urte hemengo lagun bati, ez dut inolatan bueltan ikusi, hots, derrepente ez daukat nola aurkitu, eta horregaitik kontu handiarekin nabil bada ez bada ere.
Ta azkenengo gauza, ta gainera hemen ere esan det pare bat alditan... Dauzkadan disko gogorrak Euskal Encodingsen materialarekin, bat guztiz izorratu ta galdu egin dut, hori telesail eta filme pila dira tamalez, eta baliteke batzuk errekupera ezinak izatea (inork telesail eta flime horiek jaitsi ez ba zituen lehen, noski).

Ba hau da dena nire eskutik, sentitzen dut aspalditik ezer egin ahal izatea.
Eskuminak talde osoari!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

2020ko Otsailaren 10a, 23:05:27 #5 Azken aldaketa: 2020ko Otsailaren 18a, 02:42:55 baronluigi(e)k egina
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2019ko Urriaren 10a, 15:38:46Nik igoko ditut.

Gauza da lehen arazorik gabe sortzen nituela drive kontuak baina orain telefono zenbaki gabe ezinezkoa da.

Google Drive kontuak, telefonorik gabe sor daitezke oraindik.

Nik mugikorreko Chrometik sortzen ditut, beti ere pasahitz ezberdinak erabiliz. Ondoren, google drive appean sartzen dut eta fitxero bat igo. Edozein fitxero. Horrela, googleen babes sistema ez da aktibatzen.

Eta edukietaz ari garela, tamalez hemengo eduki asko galdu egin dira eta ez dut uste berreskuratzeko aukerarik egongo denik.

urtzi

Atzerrian bizi naizenez, euskal encodings izugarri estimatzen dut, seme alabeentzako edukia euskeraz jaisteko. Beraz nere partetik, eta nere inguruan dauden beste euskaldunen izenean ere, milesker hau posible egin dezuten guztiei.