Nik badaukat material dexente baina aspalditik ezinezko zait berrigotze lanetan aritzea, zortea da behintzat astean egun baten hemetik pasa ahal izatea...
Badakit batzuei aserrea sortu ahal izatea baina jarri zaitezte geure azalean mesedez. Aspalditik eraiki gendun Euskal Encodings, 10 urtez egunak pasa ditugu disko gogor berriak, dvd grabagailuak, tdt-ak, serverrak, Megauploadeko Kontuak eta abar gure diruarekin erosten, eta ez ezazue pentsatu hemen 10 edo ta 20 lagun ginela materiala igo ta berigotzen, ez, 5 lagun baino ez lan honetan ia egunero murgilduta.
Nik uste dut badela garaia beste belaunaldi bati uztea lana, baina beti gertatzen dira komeria berdinak, hemen denok nahi dugu dena dohan inolango arazorik eta oztoporik gabe, eta kasu egin ezin denean aserrealdiak sortzen dira ta gu geuk gara txarrak, eta dexente ikusi ditut portaera horiek.
Nik prest nago daukadan guztia beste norbaiti uztea kopia eduki dezan, arazoa beti izaten da noiz geratu. Hori bai, material guzti hori bueltan nahi dut zeren orain dela zazpi bat urte hemengo lagun bati, ez dut inolatan bueltan ikusi, hots, derrepente ez daukat nola aurkitu, eta horregaitik kontu handiarekin nabil bada ez bada ere.
Ta azkenengo gauza, ta gainera hemen ere esan det pare bat alditan... Dauzkadan disko gogorrak Euskal Encodingsen materialarekin, bat guztiz izorratu ta galdu egin dut, hori telesail eta filme pila dira tamalez, eta baliteke batzuk errekupera ezinak izatea (inork telesail eta flime horiek jaitsi ez ba zituen lehen, noski).
Ba hau da dena nire eskutik, sentitzen dut aspalditik ezer egin ahal izatea.
Eskuminak talde osoari!