Bideoa editatu

Sortzailea Jabarro, 2019ko Abenduaren 08a, 16:32:34

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Jabarro

Arratsalde on jende!!

Bideo muntaiak ari naiz egiten eta galdetu nahi nizueke, foroko jende guztiari, batez ere arlo hontaz dakizuetenak,ea ze bideo editore erabiltzen dezuen.
Gauza da  anime bideoak ditudala eta euskerako audioa sartu nahi diet. 1080p-ko kalitatea daukate eta konbertsaio egiterakoan ez nahi nuke kalitatea galdu eta audioa erantsi, baina egiten dudanean audio desinkronizatua dago, erantsi dezaket baina montatu gabe.

hau lortu ahal izateko zein editore erabiltzen duzuea muntaiak egiteko?? nik erabiltzen dudanarekin ezinean nabil ta hainbeste daude ez dakidala nondik hasi.

Aju

Aipamenaren egilea: Jabarro  Noiz: 2019ko Abenduaren 08a, 16:32:34

Kaixo.

Hauek dira gustatzen zaizkidan hariak: ekarpenak egin nahian, bideoaren kalitateaz arduratuta eta entzuteko prest.

Nire esperientzia kontatuko dizut.

DVDen garaian, DVDen ISOak jaitsi eta neronek konprimatzen nituen. Orain HDaren aroan bizi gara, eta nik HD bideoak ez ditut konprimatzen jada. Badakit konprimatzen, baina ez du inondik inora merezi. Internetetik jaisten ditut eta tal cual erabiltzen ditut. Gaur egun bideoak erraldoiak dira eta denbora gehiegi eramaten du beraien kodifikazioak. Hartu beste batek konprimatutakoa eta kitto.

Nik Nyaa plataforma daukat erreferentziatzat: https://nyaa.si/

Nik audioa editatzeko Adobe Audition 1.5 erabiltzen dut. Antzina Audacity erabiltzen nuen, baina Adobe Audition dexente erosoagoa egiten zait. 1.5 bertsio hori 2003koa edo da, eta hainbat bertsio berritu atera dituzte ordutik hona, baina 1.5 horrek 100MB kotxino bakarrik okupatzen ditu eta behar dudan guztia dauka; bertsio berriak hain dira modernoak ze deserosoak egiten zaizkit. 1.5ari falta zaion bakarra 5.1 audioen soportea da.

Bideoari dagokionez, esan dizut ez ditudala konprimitzen. DVDak konprimitzeko meGUI erabiltzen dut. Aukera gutxi eskaintzen ditu egia esan; DVDak eta Blurayak zuzenean konprimitzeko aproposa da, baina eszenak editatu nahi badituzu, ez da bila zabiltzan bideo editorea. Nahiz eta aukera gutxi eskaini, ez da testu bidez momentu batean azaltzekoa, egia esan...

Gero bideoa eta audioa batzeko MKVToolnix erabiltzen dut.

Sipiha

Aipamenaren egilea: Jabarro  Noiz: 2019ko Abenduaren 08a, 16:32:34
Bideo muntaiak ari naiz egiten eta galdetu nahi nizueke, foroko jende guztiari, batez ere arlo hontaz dakizuetenak,ea ze bideo editore erabiltzen dezuen.

Nik Filmora erabiltzen dut bideo edizioak egin behar ditudanean ;)

Josu Etx

#3
Nik premiere. Nik euskal-encodingsetik kanpo editatzen dut baita eta gaur egun profesionalki gehien erabiltzen den editorea da. Ez da zaila pirateatzeko.
Ezagutzen ditudan montadore profesionalek (bai telebistarako, baita filmetarako) programa hau erabiltzen dute.

Aju

Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Abenduaren 08a, 21:35:14

Urteak daramatzat denbora tarte bat atera nahian ikasteko, baina sekula ez diot astirik ateratzen.

Arsenicum

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2019ko Abenduaren 08a, 22:23:51

Nik Premiere eta After Effects-ekin ikastaro bat egin nuen online, baina gero ez diodanez kasu handiegirik egin, ba erdi ahaztuta daukat.

meGui erabili izan dut, baina eszenak mozteko ez da oso intuitiboa. Horretarako normalean AviDemux erabiltzen dut; ez dakit nola dabilen HD-ekin etabar.
Azkenaldian, HandBrake azpitituluak erretzeko erabili izan dut, baina ez du sakonki aztertu; ez dakit eszenak mozteko balio duen.

Ongi etorri Jabarro.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2019ko Abenduaren 08a, 23:01:41

Mantendu nahi diren eszenen lehen eta azken fotograma zenbakiak hartu behar dira. Ez pentsa AviDemux eta VirtualDubek askoz aukera gehiago eskaintzen dituenik, baina egia esan erosotasunen bat eskaintzen dute.

Jabarro

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2019ko Abenduaren 08a, 23:01:41
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2019ko Abenduaren 08a, 22:23:51
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Abenduaren 08a, 21:35:14
Nik premiere. Nik euskal-encodingsetik kanpo editatzen dut baita eta gaur egun profesionalki gehien erabiltzen den editorea da. Ez da zaila pirateatzeko.
Ezagutzen ditudan montadore profesionalek (bai telebistarako, baita filmetarako) programa hau erabiltzen dute.
Urteak daramatzat denbora tarte bat atera nahian ikasteko, baina sekula ez diot astirik ateratzen.

Nik Premiere eta After Effects-ekin ikastaro bat egin nuen online, baina gero ez diodanez kasu handiegirik egin, ba erdi ahaztuta daukat.

meGui erabili izan dut, baina eszenak mozteko ez da oso intuitiboa. Horretarako normalean AviDemux erabiltzen dut; ez dakit nola dabilen HD-ekin etabar.
Azkenaldian, HandBrake azpitituluak erretzeko erabili izan dut, baina ez du sakonki aztertu; ez dakit eszenak mozteko balio duen.

Ongi etorri Jabarro.

Mila esker arsenicum. Nik filmora jaitsi dut probatzeko ea nola moldatzen naizen. Audioa ondo sinkronizatzea kostatzen zait baino lortuko dut noizbaite  :aspertu:

Josu Etx

Aipamenaren egilea: Jabarro  Noiz: 2019ko Abenduaren 10a, 11:09:53

Premierek audioa autimatikoki sinkronizatzen dizu. Arazoa da normalean euskaraz bikoiztutako filmak 25 frame/segundura aldatzen dituztenez azkarrago doaz eta euskarazko audioaren abiadura %89 ingurura jeitsi behar da (probatzen joan behar zara).Eta batzutan dena dela ez doa pare-parean eta isilunetan eta abar pare bat frame kendu edo gehitu behar dira film osoan zehar sinkronizatuta egoteko eta aldaketa ez nabaritzeko.

Nik operazio hori egiten hobetu ditudan filmak hauek dira (nola geratu diren ikusi nahi baduzu):
Shrek
kwai ibai gaineko zubia
chihiroren bidaia
american beauty
Miss sunshine txikia

Pare bat gehiago, denbora aski izatean, egitea pentsatzen nuen, hala nola alien edo euskaldunen bat. Laguntza behar baduzu galdetu lasai.

Jabarro

Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Abenduaren 10a, 12:14:22

Ara! frame jaitsiera horrretza ez nekien ezer agia esan. Hori jakinda probatxoak egiteko hobeto joango zait. mila esker informazioagatik

Aju

Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Abenduaren 10a, 12:14:22
Aipamenaren egilea: Jabarro  Noiz: 2019ko Abenduaren 10a, 11:09:53
Mila esker arsenicum. Nik filmora jaitsi dut probatzeko ea nola moldatzen naizen. Audioa ondo sinkronizatzea kostatzen zait baino lortuko dut noizbaite  :aspertu:

Premierek audioa autimatikoki sinkronizatzen dizu. Arazoa da normalean euskaraz bikoiztutako filmak 25 frame/segundura aldatzen dituztenez azkarrago doaz eta euskarazko audioaren abiadura %89 ingurura jeitsi behar da (probatzen joan behar zara).Eta batzutan dena dela ez doa pare-parean eta isilunetan eta abar pare bat frame kendu edo gehitu behar dira film osoan zehar sinkronizatuta egoteko eta aldaketa ez nabaritzeko.

Nik operazio hori egiten hobetu ditudan filmak hauek dira (nola geratu diren ikusi nahi baduzu):
Shrek
kwai ibai gaineko zubia
chihiroren bidaia
american beauty
Miss sunshine txikia

Pare bat gehiago, denbora aski izatean, egitea pentsatzen nuen, hala nola alien edo euskaldunen bat. Laguntza behar baduzu galdetu lasai.
Beste aukera bat bideoaren abiadura aldatzea da.

Zuk egiten duzun moduan, abiadura aldatzean ahotsen tonua ere aldatu egiten da, grabeago entzunez. Abiadura aldatzen baduzu, pitch-a ere aldatu egin behar zaio tonua mantentzeko.

Jabarro

Bueno ba daukadan denbora gutxiarekin saiatu naiz muntaiak egiten. Gauza asko dakizkit egiten eta editatzen baina bideo p***k ez naiz kapaza ondo ateratzen.

Ea denbora gehiagorekin ondo egiten dudan.

Josu Etx

Aipamenaren egilea: Jabarro  Noiz: 2020ko Urtarrilaren 17a, 22:15:05Bueno ba daukadan denbora gutxiarekin saiatu naiz muntaiak egiten. Gauza asko dakizkit egiten eta editatzen baina bideo p***k ez naiz kapaza ondo ateratzen.

Ea denbora gehiagorekin ondo egiten dudan.

Laguntza behar baduzu zerbaitekin zehazki, abisatu eta lagunduko zaitut. Nahikotxo ibili naiz bideo editoreetan.

Jabarro

Aupa jende!
Lanarekin ta ikasketekin denborarik ez dut izan foroan ia sartzeko.
Bideo editatzeko gaixki ibila naiz ta ez dut lortzen ondo egitea. Foroko dragoi bola fitxategi guztiak dauzkat eta orain gutxi kalitate oso oneko dragoi bola saga guztiak lortu izan ditut, baina Z osoa adibidez euskerarik ez du eta ezinean nabil audio guztia ondo sinkronizatzeko.

Aju

Aipamenaren egilea: Jabarro  Noiz: 2020ko Uztailaren 11a, 20:52:42Aupa jende!
Lanarekin ta ikasketekin denborarik ez dut izan foroan ia sartzeko.
Bideo editatzeko gaixki ibila naiz ta ez dut lortzen ondo egitea. Foroko dragoi bola fitxategi guztiak dauzkat eta orain gutxi kalitate oso oneko dragoi bola saga guztiak lortu izan ditut, baina Z osoa adibidez euskerarik ez du eta ezinean nabil audio guztia ondo sinkronizatzeko.
Ikusi duzu bideoa 23.976 ala 25 fps-ra doan?

Dena den, lasai. Bideo on bat ateratzen denean Japonian, neuk egingo dut. Orain ateratzen ari diren "HD" bideoak kaxkar xamarrak dira.