Google Drive kontuak era errazean nola sortzeko gomendioa

Sortzailea baronluigi, 2020ko Martxoaren 28a, 01:31:16

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

Kaixo. Gaur egun, doako deskarga zuzeneko zerbitzurik onena Google Drive dela iruditzen zait.

Zerbitzari honek daukan arazorik handiena, doako kontuak sortzerakoan arazo asko ematen dituela, ordenagailuko nabigatzaile bitartez kontuak sortzea, lan astun batean bihurtuz.

Nire gomendioa honako hau da: android daukan telefono adimendu bat baldin baduzute, bertan lehenetsita dagoen Chrome zerbitzariaren bitartez sortzea. Kontu dexente sortu ditut horrela, inongo arazorik gabe. Beti pasahitz desberdina erabiliz eta kontu bakoitza sortu ondoren, nabigatzaileko datu guztiak ezabatuz (cookiak, historiala...) horrez gain, sortuberriko kontu bakoitza, driveko aplikazioan sartzen dut, bertara fitxerotxoren bat igoz. Ez dakit honek zerbaitetarako balio duen, baina horrela egiten dudanetik, ez didate kontu bakar bat ere blokeatu.

Ondo izan.

Josu Etx

Niri ez zait gehiegi gustatzen, erreproduktorea bideoak pila bat konprimatzen dituelako, eta kalitatea asko jeisten duelako.

baronluigi

Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2020ko Martxoaren 28a, 15:38:57Niri ez zait gehiegi gustatzen, erreproduktorea bideoak pila bat konprimatzen dituelako, eta kalitatea asko jeisten duelako.

Google Drivek ez du ezer konprimatzen. Hori Youtubek egiten du. Baina google drivek, bertara igotzen den guztiaren jatorrizko crc32 a mantentzen du.

Arsenicum

Baina orain telefono zenbaki bat behar da kontu bat sortzeko, ezta?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Josu Etx

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2020ko Apirilaren 03a, 03:58:57
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2020ko Martxoaren 28a, 15:38:57Niri ez zait gehiegi gustatzen, erreproduktorea bideoak pila bat konprimatzen dituelako, eta kalitatea asko jeisten duelako.

Google Drivek ez du ezer konprimatzen. Hori Youtubek egiten du. Baina google drivek, bertara igotzen den guztiaren jatorrizko crc32 a mantentzen du.
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2020ko Apirilaren 03a, 03:58:57
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2020ko Martxoaren 28a, 15:38:57Eta nola da posible horren azkar kargatzea? Gainera gogoan dut espazio odisea hasieran drivera igo izana eta zerua oso gaizki ikustea (kolore sakonera oso baxuarekin) eta megarekin ordea hobe ikusten nuen. Zerbait egiten du, ziur, ez dakit zer konpresio mota erabili ditzakeen.
Bideoa igotzen duzunean "prozesatzen" egoten da minutu batzuk. Baliteke hor zerbait egitea.
Niri ez zait gehiegi gustatzen, erreproduktorea bideoak pila bat konprimatzen dituelako, eta kalitatea asko jeisten duelako.

Google Drivek ez du ezer konprimatzen. Hori Youtubek egiten du. Baina google drivek, bertara igotzen den guztiaren jatorrizko crc32 a mantentzen du.

baronluigi

2020ko Maiatzaren 04a, 22:53:26 #5 Azken aldaketa: 2020ko Maiatzaren 04a, 23:09:41 baronluigi(e)k egina
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2020ko Apirilaren 06a, 17:04:29Baina orain telefono zenbaki bat behar da kontu bat sortzeko, ezta?

Ez ba. Hori da gai hau irekitzearen arrazoia. Mugikorreko chrometik egiten badira, egunean 2 edo 4 kontu sortu ahalko lirateke, abisu hori irten baino lehen.

HORI BAI: MUGIKORREKO DATU KONEXIOA ERABILIZ. Wifia erabiltzen bada, abisua lehenago irten liteke.