Nik MDFtoISO programa erabili dut ISO formatura pasatzeko. Gero ez da instalatu behar, zuzenean jokatu daiteke. Menua oso sinplea, hainbeste ze hasiera baten ez baita gehiegi ulertzen ere.
Sake gehienetan pilota, frontisean jo beharrean, desagertu egiten da. Esku pilotan falta faltaren gainean egiten dut, ez dakit zergatik. Zestakoa errazagoa egiten zait, baina beti ematen diot aurreraka eta indar berdinarekin; ez dakit nola eman indar gehiago eta norabidea.