Mount and Blade II: Bannerlord (Jokoa) [ITZULTZEN]

Sortzailea Josu Etx, 2020ko Maiatzaren 27a, 20:37:46

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Josu Etx

Aupa, Mount and Blade II: Bannerlord itzultzen hasi naiz. Nahiko erraz dago itzultzeko. Norbait apuntatuko da?

Nik informatika aldetik (joko inguruan) basikoa dakit, seguruenik laguntza beharko dut.

Momentuz probatu dut eta ongi doa, (gauza asko falta dira itzultzeko eta gehiena gaztelaniaz dago, hori hartu baitut eredu).
Gaztelaniakoa ere "mod" bat da eta jokoan sartu dituzten gauza berri batzuk zailago omen daude itzultzeko eta ingelesez daude jokoan. Edonola ere gehiena itzuli dezakegu eta hori momentuz, gero ziurrenik falta dena itzuli ahalko dugu.

Joko berria da eta ordenagailu txarrek/zaharrek ezingo dute abiarazi.

Zer itzuli behar denaren adibide bat:



Soilik " " artean dagoen gaztelaniako hori aldatu eta jokoan horrela agertuko da