Gizateriaren aurkako kartak - Cards against humanity [ONLINE JOKOA]

Sortzailea Josu Etx, 2020ko Maiatzaren 01a, 19:18:21

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Josu Etx

2020ko Maiatzaren 01a, 19:18:21 Azken aldaketa: 2020ko Maiatzaren 03a, 12:46:29 Josu Etx(e)k egina
GIZATERIAREN AURKAKO KARTAK - CARDS AGAINST HUMANITY

Cards against humanity jokoaren online bertsioan kartak sortzeko aukera dago eta nik euskarazko bertsio bat egin dut.

Jokuaren arauak:

- Txanda bakoitzean "Czar" bat dago, irabazlea nor izango den aukeratzen duena.
- Karta beltz bat agertuko da hutsune bat edo gehiago dituena (edo galdera bat)
- Bakoitzak 8 karta txuri ditu eta karta beltzeko hutsuneak bete (edo galdera erantzun) behar dituzte.
- Denek karta txuriak aukeratzen dituztenean "Czarrak" barregarriena aukeratuko du eta irabazleak puntu bat irabaziko du. (normalean esaldi nahiko desatseginak egin ohi dira jejeje)
- Adibideak
Adibideak: ShowHide




Nola hasi partida berri bat:

1: Estekan sartu: https://cardslackingoriginality.com
2: Host new game sakatu
3: Izen bat idatzi
4: Esteka lagunei pasa
5: "Card packs" atalak sakatu eta ktrl+f rekin "Gizateriaren aurkako kartak (euskaraz)" sakatu
6: "Start game" sakatu


KONTUZ! KARTA IRABAZLEA AUKERATU ONDOREN "NEXT ROUND" SAKATU BEHAR DA BAINA BATZUTAN EZ DA IKUSTEN!!!
IKUSTEKO MOZILLA EDO CHROME EDO DENA DELAKOAREN ORRIA TXIKIAGOA EDO HANDIAGOA (EDO ZABALAGO EDO ESTUAGO) EGIN BEHAR DA IKUSI ARTE (NIK ADIBIDEZ F11 ETA PANTAILA OSOAREKIN JARTZEAREKIN NAHIKOA DUT)


Karta berrirako proposamenak badauzkazue esan emen eta gehituko ditut.