Gabai: Gure Herriaren Historia (1988-1990) [02/24]

Sortzailea akonadi, 2020ko Martxoaren 22a, 19:09:46

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

akonadi

GABAI: GURE HERRIAREN HISTORIA (1988-1990)




Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Euskal Herria
Generoa: Fantasia/Historikoa
Urtea: 1988-1990
Aleak: 24
Argitaletxea:  Lur Argitaletxea (Egin egunkariaren aleak)
Gidoia: R. Castellano
Marrazkia: Stesó
Sinopsia: Gabai haserre dago gizarteko andereinoarekin. Historia ez dio gainditu eta ez da bidezkoa, ez horixe! Egia da Gabaiek ez dakiela askorik historiaz edo ez behintzat Kurtisek adina. Gabaiek, ordea, historia bizi egiten du, historiaren baitan sartzen da bere lagunak berarekin daramatzala. Nahikoa da edozein huskeria iraganera jausi egin eta gure herriaren gertakizun historikoen zurrunbiloan azaltzeko. Esate baterako, San Juan jaietako ohiturazko suak urrun urruneko garaietaraino eramango du Gabai, gizakiek doi-doi irautea lortzen zutenekora, leizezulotan, zer janik gabe ia, piztien eta inguruaren erasoari aurre egiteko trsena eta armarik gabe. Horregatik, bizirik iraun nahi baldin badu, erabat beharrezkoa zaio tribuari sua egiten ikastea. Hortik aurrera, Gabai, Kurtisekin eta adiskide berriekin - Jaun, Azti, Nai, Etsai,?- zibilizazio maila altuagoak ezagutzen joango da, tribu eta gizarte gero eta konplejoagoak, gero eta bilakapen haundiagokoak, kurpila asmatzeko bezpera arte.
Denboraldi izugarri luze hura, arriskuz, abenturaz eta umorez laburbilduko digu Gabaiek, historia gihartsu honetan.



Bideoaren ezaugarriak:

Kolorea: Koloreduna
Pisua: 150MB +-
Karpeta ale guztiekin (PDF formatuan) (MEGA) [ONLINE]
Karpeta ale guztiekin (PDF formatuan) (MEGA)

Atalak banaka jeisteko:
Atalak

Josu Etx

#1
Ueee Mila esker!!!!

Pdf-ra bihurtzera posible da? Online ikusi ahal izateko.

Ez dakit nola ireki .cdf bat

akonadi

Programa honek komiki formatu denak irekitzen ditu: https://www.yacreader.com/
Hala ere, nahi izatekotan pdf formatuan igoko ditut ere.

Ale guztiak igotzeko asmoak ditut, beraz pazientzia :D

Josu Etx

Aipamenaren egilea: akonadi  Noiz: 2020ko Martxoaren 23a, 12:49:17Programa honek komiki formatu denak irekitzen ditu: https://www.yacreader.com/
Hala ere, nahi izatekotan pdf formatuan igoko ditut ere.

Ale guztiak igotzeko asmoak ditut, beraz pazientzia :D

Primeran! Bai eskertuko nuke pdf-an egotea

akonadi


Arsenicum

Eskerrik asko akonadi! Iruditxo bt jarriko diot hasierako mezuari, bai?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Arsenicum

Estekak erorita daude. Baditu norbaitek? Eta egongo da jarraipenik?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

baronluigi

#7
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2020ko Abenduaren 31a, 01:18:13Estekak erorita daude. Baditu norbaitek? Eta egongo da jarraipenik?

Nik kasualitatez, bilduma osatzen duten 24 aleetatik, 23 dohainik lortu nituen iaz (norbaitek elkartruke leku batean utzi zituen). Falta zena nere kabuz erosi nuen. Badut bilduma honekin asteko asmoa, baina ez dakit noiz (Orain, Diario Vascon eta ELCORREOn argitaratu zuten gaztelerazko gabairen bilduma ari naiz eskaneatzen.2 ale falta zaizkit amaitzeko).

Hori bai, honekin asten banaiz, ez dira eskanerraren bitartez egindako kopiak izango, mugikorrarekin baizik. Kalitatea ez da inolaz eskanerra erabilita lortuko nukeena baino ainakoa inoiz izango, baina ez daukat 1000 orrialde baino gehiago eskaneatzeko ez astirik, zein gogorik.