Asterix - 30/38

Sortzailea Aju, 2020ko Ekainaren 21a, 22:20:21

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

20. liburua, Asterix Korsikan, igota.

Liburu hau bildumako txarrena da itxura aldetik, koloreak erabat korrituta baitauzka. Gaztelerazko bertsioan ere berdin dago. Gainera koloreak erabat asmatuta daude, askotan modu zentzugabean. Elkarrizketen globoak ere modifikatuta daude... Ez dakit nik zer kristo egin zuten bere egunean...

Aju

24. liburua den Asterix Belgikan igota.

Berez Bidaia handia igo behar nuen baina liburu horren eskaneoa zailago izango da eta azkenerako utzi dut.

Berau da Goscinnyk idatzitako azken gidoia. Goscinny hiltzean, Uderzo marrazkilariak gidoiak idazteko lana ere bere gain hartu zuen eta... Pare bat kenduta, gainontzekoak nahiko kaxkarrak. Hori bai, falta diren liburuek kolore bizi-biziak dauzkate.

Aju

25. liburua, Zanga handia, igota.

Aju

Bukatzeko gutxi falta zaidanez, kaña ematea erabaki dut eta 26.a, Asterixen odisea, ere igota.

Aju

22. liburua, Bidaia handia, igota.

Aju

Asterix indian igota. Ze desatsegina editatzeko, hainbeste bokadillorekin ohiko karratutik kanpo.

Aju

Asterix eta Latraviata igota. Hau Salvatek argitaratu zuen eta itzultzailea beste bat da. Zoritxarrez ez zen aurreko itzultzailearen estiloa imitatzen saiatu eta asko igartzen da itzultzaile desberdina dela, hika eta dena hitz egiten dute.

Aju

2020ko Abuztuaren 06a, 19:33:14 #37 Azken aldaketa: 2020ko Abuztuaren 06a, 19:33:38 Ajubita(e)k egina
13. liburua, Asterix eta pertza, igota. Lehen edizioarekin egin dut azkenean; egunen batean bigarren edizioaren beste ale bat lortzen badut, berrigoko dut.

Obelixen galera 30. liburua eskaneatzen saiatu naiz baina apurtu gabe ezinezkoa da, beraz, egin gabe uzten dut beste ale bat lortu arte.

Gauzak honela, 1. liburua kolore zuzenduekin berrigo eta hemen bukatzen dut nire aportazioa.

32. liburua ez dago euskaraz. 33. liburua errekopilazio moduko bat da. 34-38 liburuak ez dira benetako autoreenak eta nahiko kaxkarrak direnez, ez ditut egingo.

Aju

Lehenengo liburua berrigota kolore zuzenduekin.

Ea Asterix eta pertzaren bigarren edizioaren eta Obelixen galeraren bigarren aleak lortzen ditudan. Honaino nire ekarpena.