HARAN SORGINDUAREN BILA - 1988 (1080P)

Sortzailea JASS, 2020ko Ekainaren 27a, 11:36:48

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

JASS

HARAN SORGINDUAREN BILA

FITXA TEKNIKOA
Jatorrizko izenburua:
The Land Before Time
Urtea:
1988
Iraupena:
69 min.
Herria:
Ameriketako Estatu Batuak
Generoa:
Marrazki bizidunak
Jatorrizko hizkuntza:
Ingelesa

EZAUGARRIAK
Bideoa:
1920x1080 - 23,976fps
Audioa:
Estereoa
48000 Hz
Hizkuntzak:
Euskara
Ingelesa (jatorrizko bertsioa)
Azpitituluak:
Ez

SINOPSIA
Zatoz historiaurreko abentura batera Hankatxo, Zera, Buztanorratz, Ointxo eta Petrie dinosauroekin, familia guztientzako film goretsi honetan. Oso-oso aspaldi, artean sumendiak erupzioan eta lurra ikaran ari ziren aro batean, Hankatxo izeneko brakiosauro txiki bat bere kasa moldatu beharrean aurkitu da. Haran Zabalera abiatuta, bidean lau dinosauro gazte aurkitu ditu, eta denak batera doaz kondairetan aipaturiko lurralde haren bila. Bidean mila sorpresarekin eta mila arriskurekin egingo dute topo, eta gure lagun-talde txiki baina ausartak era guztietako zailtasunei eta harraperi beldurgarriei egin beharko die aurre. Hala, bizitzaren lezioa eta talde-lanaren garrantzia ikasiko dute. Steven Spielbergen eta George Lucasen eskutik, eta Don Bluth (Fievel eta mundu berria ospetsuaren egilea) zuzendari dela, Haran sorginduaren bila animaziozko ipuin irudimentsu eta maitagarria da, adiskidetasuna, leialtasuna eta maitasuna abesten dituena. Txikien zein nagusien bihotzak harrapatuko ditu.

DESKARGATU

Josu Etx

Dagoeneko https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=1781.0 hemen dago 1080p eta online. Edonola ere mila esker! Argazkia oso baliagarria da eta bideoa kalitate handikoa dela dirudi. Zure esteka ere hor batu dut jendeak aukera hori izan dezan.
Hau irakurriko duzunean erantzun eta posta ezabatuko dut horrela gauzak errepikatuta ez izateko.