Aupa!
Aspalditik jaitsi egin ditut filmak eta marrazkiak hemendik (mila esker!!! ez dakizue ze on egiten diozun euskerari, benetan!), baina gaur sortu berri dut erabiltzaile bat zuekin harremanetan jartzeko ba, dudan zalantza argitzeko:
konfinamendu garaian (apirilean, etab.) web-orria ondo zebilen eta "Aurkibidea" sakatuz gero, film berrien irudiak (karatulak) agertzen ziren, oso ondo zegoena, ba, zer jaitsi azkar jakiteko.
Udan berriro egin dut saiakera eta ezinezkoa da, pantaila beltzez agertzen zait eta ez da filmarik agertzen. Proba egin dut mozilla, chrome, explorer eta edgerekin, baina gauza bera. Eta gauza bera beste ordenagailu batekin.
Zer edo zer instalatu behar (shockwave, flash, java...), ba, berriro karatulak ikusteko? Nabigatzaile zehatz batekin egin behar da?
Mila esker!!